Mutilak eta feminismoa ikastaroa - Urtxintxa Eskola

Mutilak eta feminismoa

Data: 2017-10-26 | 2017-10-26
Lekua: Iturri Kultura Etxea (Elorrio) | Bizkaia
Ordua: 18:30 | 20:00

Azken urteotan asko hitz egin da maskulinitatearen inguruan, maskulinitate berrien inguruan eta maskulinitateak aldatu behar izatearen inguruan. Onartuta generoak eta gizarte eredu matxistak denoi eragiten digula, eta beraz feminismoak planteatzen dituen erronka eta eskaerak ez direla soilik emakumeen kontua, gizonezkoen inguruan egin beharreko aldaketa astintzen hasi gara instituzio, herri mugimendu eta beste esparru batzuetatik.

Horretan ari ginela, ordea, ziurtasunak baino zalantza gehiago sortu zaizkigu, eta askotan bide korapilotsuetara eraman gaituzte: zer esan nahi du maskulinitatea eraldatzeak? Nola egin dezakegu balio sexisten deseraikuntza sakoneko aldaketak bermatuz? Gizonak aldatzen ari gara, bai, baina zein norabidetan? Zergatik dugu sentsazioa dena aldatzen ari dela berdin jarraitzeko? Galdera hauei berehala erantzutea baino, proposatzen diguten erronka sakonari eustea izan daiteke gakoa.

Guzti honi erantzuna emateko, hurrengo mahai ingurua antolatu dute:

  • JOKIN AZPIAZU CARBALLO, soziologo eta ikerlaria da EHUn, eta parte hartzen du hainbat herri ekimen eta mugimendutan. Azken urteotan genero gaien inguruan ikertu izan du, maskulinitatearen inguruan sortzen diren diskurtso sozialak aztertuz, LGTB esperientziaren inguruan hausnartuz edo eta ikerketa metodologia feministetan sakonduz. 2017ko udaberrian “Masculinidades y feminismo” liburua argitaratu du Bartzelonako Virus argitaletxearekin.
  • URTXINTXA ESKOLA Zer pentsatzen dute Elorrioko mutilek? 2016-2017ko ikasturtean Elorrioko 15-30 urtetako 126 mutilekin hiru gai hauei buruz hitz egin genuen: emakumeenganako indarkeria, mikromatxiskoak, maskulinitatea. Mahai inguruan esandakoaren ondorioak jakinaraziko dira.

Arratsaldeko 18:30ean Iturri Kultura Etxean (Elorrio)

 

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .