Minutu bateko bideo tailerra

Data: 2013-09-23 | 2013-09-23
Lekua: Bilbo
Ordua: 00:00 | 00:00

“Minutu bateko bideo tailerra” Irailean Bilbon garatuko da, Klaketa Arabe ekoiztetxeko Amal Ramsis, zinemagile egiptoarren eskutik.

Amal Ramsisek, Kairoko eguneroko bizitza Tahrir plazako Urtarrilaren 25aren erreboltak lehertu baino lehen jasotzen duen “Mamnou” (Debekatutakoa) izeneko dokumentalak, ekoiztu du, beste batzuen artean.

“Minutuko bideoa” filmazio kolektiboa, ikusentzunezko tresnen bidez, subjektu bezala erakusten dituzten errealitatearen alderdiak erregistratu nahi duten emakume guztientzako gonbidapen bat da.

Filmazio guztiek minutu bateko iraupena dute eta plano segidan egindako talde-lanean bihurtzen dira, urtero gai desberdina lantzen delarik.

Aurtengo gaia “Nire belaunaldia” da.

Tailerra KCD-GGKEk eta Bilboko Nazioarteko Zinema Ikusezina Jaialdiak antolatuko dute, Klaketa Arabe arabiar ekoiztetxearekin elkarlanean eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Boluntaren laguntzarekin.


INFORMAZIO GEHIAGO:

Datak: 2013ko Irailaren 23, 24, 25 eta 27an.

Tokia: Bolunta espazioa, Erronda kalea z/g (5. zenbakiaren aurrean) 2. solairua, 48005 Bilbo

Ordutegia: 15:30etatik 20:30etara.
Izena emateko epea: Edukiera osatu arte.
Lekuak: 15
Koordinatzalieak: KCD-ONGD Kultura, Communication y Desarrollo eta Klaketa Árabe arabiar zinema produktore egiptoarra.
Hizkuntza: Gastelaniaz.

Izena emateko bidali posta elektronikoa info@kcd-ongd.org helbidera zure datuekin edo 94 602 46 68 telefonora deitu.

http://www.kcd-ongd.org

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.