Larrabetzuko Gazte Eguna

Data: 2011-07-30 | 2011-07-30
Lekua: Larrabetzu
Ordua: 00:00 | 00:00

Kartela

Topatu.info atariko testua: 

Hori Bai gaztetxearen 46. urteurrena ospatzeko Gazte Eguna ospatuko dute uztailaren 30ean Larrabetzun. Urteurren honetarako ere egitarau zabala antolatu dute eta euskal herritarrei bertaratzeko deia luzatu die.


Prentsaurrekoan irakurritako testua:

Urtero lez, aurtengoan ere, uztailaren 30ean Larrabetzun Gazte Eguna egingo dugu Hori Bai gaztetxearen 46. urtemuga ospatzeko.

46 urte daramatzagu herriarekin eta herriarentzat lanean, arlo ezberdinetan, norabide ezberdinetan. Frankismo garaiko iluntasuna argitzeko bidean zabaldu zituen ateak Hori Baiek. Ordutik, eskola, kultur topagunea, eztabaida sortzailea, gazteon hezigune, ametsen bilgune… izan da eta izaten jarraituko du. Izan ere, belaunaldiz belaunaldi, herriko gazteek osatutako gazte asanbladak aurrera darrai, aurretiko norabideak jarraitzen eta norabide berriak zabaltzen. Betiere norantza onean, jendartean marraztua dugun norabidea irauliz.

Guzti honen erakusle da duela 27 urtetik ona osapatzen dugun Gazte Eguna. Aurtengo ediziorako ere, egitarau oparoa eskaintzeko asmoa dugu:

* Goizean goizetik, herriko txistulari eta trikitilariak arituko dira herria esnatzen.

* 14:30etan, Herri Bazkaria egongo da. Sarrerak, herriko tabernetan daude salgai.

* Bazkal ostean, antzerki saioa eta gaztetxe eta gazte asanbladen arteko olinpiadak izango dira.

* 22:00etan manifestazioa egingo da eta ondoren, kontzertuak hasiko dira. We Are Standard, Gose eta Itziarren Semeak entzun ahal izando ditugu herriko plazan.

* Gaztetxean, Gau elektronikoaz gozatu ahal izango dugu gau osoan zehar: Global Funkers, DJ Makala eta Hori Bai Sound System DJ Kaiku izango dira besteak beste.

Gaurkoan Gazte Egunean parte hartzeko deia luzatu nahi dugu Euskal Herriko txoko guztietara.

Bestetik, eta bukatu aurretik, aipamen berezia egin nahi diogu Kukutzan erresistentzia egiten ari diren guztiei. Hemendik gure elkartasuna adierazi eta egunero bertan egiten ari diren ekintza ezberdinetan parte hartzeko deia ere luzatu nahi dizuegu. Eredu izan zarate guratzat eta izaten jarraituko duzue urte askoan ere. Aupa zuek!

Besterik gabe, Uztailaren 30ean elkar ikustea espero dugu. Animatu eta parte har ezazue gazte Egunean.

Gora Euskal Herriko Gaztetxea eta Gazte Asanbladak!



Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .