Lanean ongizatea sustatzeko saioak ekainak 13, 18 eta 21

Lanean ongizatea sustatzeko saioak ekainak 13, 18 eta 21

Data: 2019-06-13 | 2019-06-21
Lekua: Kontadores Gazte Zentroa (Pasai San Pedro Hiribidea, 13). Donostia | Gipuzkoa
Ordua: 09:55 | 09:55

Lanean nekatuta? Energia eta motibazio faltan? Zerbait aldatu, edo buelta bat eman nahiean? Gradu Amaierako ikerketa lan batetik abiatuta, ekainaren 13, 18 eta 21an Lan asebetetzea eta ongizatea sustatzeko tresnak eskaintzeko helburuaz saio hauek antolatu ditu Kontadoresek. Lanean ongizatea sustatzeko saio informatibo eta praktikoak izango dira, coaching jardueko hainbat tresnekin. Bertan besteak beste, burnout sindromea zer den/zer ez den eta prebentzio ikuspegia azaldu eta lan errealizazio eta asebetetze ikuspegira tresnak aurkeztuko dira

Euskal Herriko unibertsitatea eta Kontadores zentroaren babesari esker, dohakoak izango dira! Lanean ongizatea sustatzeko saioetarako sarrerak eskuragarri eventbrite orrian!!. Eta edozein zalantza edo informazio gehiagorako Bziz.donostia@gmail.com helbidean izango gara

*Izen emate kopuru mugatua. Ez galdu aukera!

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.