Udaberriko laborategi artistikoetan izen-emateko epea zabalik Kontadoresen

Data: 2018-04-13 | 2018-05-31
Lekua: | Gipuzkoa
Ordua: 00:00 | 23:59

Udaberriko laborategi artistikoetan izen-emateko epea zabalik Kontadoresen! Kontadoresek gazteei zuzendutako 9 laborategi artistiko programatu ditu apirilaren 10etik aurrera. Hainbat diziplinen artean, bitxigintza eta munduko sukaldaritzarekin zerikusia dutenak nabarmentzen dira.

Kontadoresek hainbat ikastaro programatu ditu, 2018ko apirila eta ekaina bitartean. Guztira 161 plaza eskainiko dira, 9 laborategi artistiko zein kulturaletan banaturik. Gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak oinarri harturik osatu da Kontadoreseko laborategi proposamena. Eta, gainera, gazteen poltsikora egokitutako prezioekin.

Laborategi hauen helburua da, gai zehatzen inguruko prestakuntza emateaz gain, gazteen arteko harremanak sustatzea, eta dinamika bereziak sortzea. Hain justu, berezitasun horrek egiten du eskaintza benetan erakargarria eta berezia gazteentzat. Aurtengo eskaintza sortzeko, batik bat, lau irizpide hartu dira kontuan:

  • Lehena, Kontadoreseko ohiko erabiltzaileekin eta partaideekin batera sortzea hainbat laborategi. Erabiltzaileekin egindako harreman horri esker sortu da argazkigintza analogikoari buruzko laborategi proposamena.
  • Bigarrena, aurreko edizioetan arrakastatsuak izan diren laborategien jarraipena ahalbidetzea. Batik bat, publiko gazte zabalaren interesak kontuan hartu ditugu, eta Kontadoresera ahalik eta gazte gehien erakartzea dute helburu. Irizpide horri jarraituz munduko sukaldaritzaren inguruko hainbat laborategi programatu dira.
  • Hirugarrena, hemengo artista gazteek egindako proposamen berritzaileei lekua egitea. Zentzu horretan programatu dira bitxigintza laborategia edo arropak eraldatzeko brodatu laborategia.
  • Laugarrena, publiko zehatzei zuzenduriko proposamenak eskaintzea. Hala, neska gazteentzako DJ laborategi proposamenarekin berdintasun gaiak landu nahi dira musikaren bidez.
    Jarraian programazioari buruzko informazio zehatza ageri da: gaiak, ordutegiak, prezioak eta izena emateko modua

Informazio guztia hemen https://kontadores.eus/eu/labo

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .