Komunikabideak eta gorroto delituak - Errenteriako Udala

Komunikabideak eta gorroto delituak

Data: 2017-05-26 | 2017-05-26
Lekua: Sala Reina (Xenpelar 3), Errenteria | Gipuzkoa
Ordua: 10:00 | 14:30

Berriak eta mezuak… Zer sortzen dugu? Nola kontsumitzen ditugu? Zer ondorio dakartzate? Galdera horiek planteatuko dituen Komunikabideak eta Gorroto Delituak jardunaldia antolatu du datorren maitzaren 26an Errenteriako Udalak.

Interesa izanez gero, hemen duzu ekitaldiko informazioa guztia eta hemen bertan parte hartzeko izen emateko fitxa.

Ekitaldiko programa

  • 10:00-12:00 I. Mahai ingurua: “Bestea” deitzen duguna eraikitzea eta praktikan jartzea, gorroto-delituak sortzea, lege-mugak eta geldiarazteko estrategiak, mezu horiei aurre egiteko sentsibilizazioa eta pedagogia
    • Xabier Aierdi: Soziologian doktoratua eta EHUko irakasle titularra 1994a geroztik. IKUSPEGI Immigrazioaren Euskal Behatokia eta BEGIRUNE Immigrazioaren ikerketarako laborategia sortu zituen.
    • Daniel de Torres: Europar Kontseiluan aditua. Zurrumurruen kontrako estrategiaren bultzatzailea eta (RECI) Kulturarteko Hirien Sareko zuzendaria.
    • Jon Mirena Landa: Zuzenbide Penalean katedraduna EHUko Zuzenbide Fakultatean – Bizkaia- eta Giza Eskubideak eta Botere Publikoak katedraren (EHU) Zuzendaria. Bere ikerketa lanen ildo nagusiek arrazismoarekin, xenofobiarekin, diskriminazioarekin, gorroto delituekin, terrorismoarekin eta gizateriaren aurkako krimenekin dute zerikusia.
    • Moderatzailea: Edna Giménez, Dokumentazio Zentroa-Centro de Documentación Mugak – SOS Racismo/ SOS Arrazakeria.
  • 12:00-12:15 Atsedenaldia
  • 12:20-14:00 II. Solasaldia eta mahai-ingurua: Ikuspegi teorikoa eta mediatikoa komunikabideen ikuspuntutik eta gutxiengo etnikoak, migrazioak eta generoa.
    • 12.20 – 13.00: Arantza Gutiérrez, EHUko Gizarte Zientzietako eta Komunikazioko fakultateko irakaslea. Baztertzaile ez diren diskurtsoetan aditua eta zurrumurruen aurkako agente irudian.
    • 13.00 -14.00: Mahai-ingurua – solaskideak

      • Hitza: Urko Etxebeste (Oarsoaldeako Hitzako Zuzendaria)

      • Berria: Arantxa Iraola (Kazetaria)

      • Info7: Eider Olazal (Kazetaria)

      • CEAR. Rosabel Argote

      Moderatzailea: Pikara Magazine, June Fernandez (Kazetaria)

  • 14:00-14:30 itxiera

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.