Ezagutzen duzu Gure "Käffka" proiektua? META matchfunding-aren parte da!

Ezagutzen duzu Gure “Käffka” proiektua? META matchfunding-aren parte da!

Data: 2018-09-18 | 2018-12-31
Lekua: | Gipuzkoa
Ordua: 13:31 | 13:31

Gure “Käffka” proiektua gaur bertan abiatzen den eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura arloak laguntzen duen META matchfunding-aren parte da!

12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat eta beraiekin bizi diren helduentzat pentsatuta dagoen antzezlan honetan, gure identitatearen autodefiniziorako askatasun beharrean, sexu-aniztasun eta lesbianismoa izango dira landuko ditugun gai nagusiak.

Produkzioa, lehen bertsiorako behintzat, euskaraz pentsatuta dago, gure ikuslegoa euskalduna baita.Obra 5 aktorek antzeztuko dute: Edurne Azkarate, Amaia Irazabal, Iraia Elias, Oier Guillan eta Mikel Ibarguren, eta 55 minutuko iraupena izango du.

Antzezlan hau sortzearen ideia Gehitun sortu zen, antzerkiaren hezteko boterea ikusi eta nerabeentzako lesbianismoari buruzko euskal produkziorik ez zegoela jabetu ginenean. Eta ezaugarri hauek kontuan izango zituen antzezlana sortu behar genuela erabaki genuen:

  • Nerabezaroa metamorfosi-etapa bat da, non gure ni propioa eraiki behar dugun .
  • Maitasunari lotutako gaiei buruzko hausnarketa egitea, irudi estereotipatuetatik urruntzea, eta harreman positiboak eta bete-betekoak azaltzea, ohiko maitasun erromantikoari kontrajarriz.
  • Obraren beraren ekintza nerabeekin konektatu ahal izateko zubi erakargarri gisa azaltzea.
  • Bi emakumezko pertsonaia sendoren existentziarekin planteatzen dugu antzezlana, bi emakume horien arteko maitasun-harremanaren istorioa naturaltasunez eta askatasunez antzeztuz.
  • Sorkuntza-fasean, gaur egungo nerabeek bizitzen dituzten errealitateak kontuan izango ditugu, ikusten ari diren antzezlanarekin identifikatu ahal izan daitezen.

Gehituk  parte-hartze artistikoa kamikaz Kolektiboari eskatu zion eta beraiek gogoz heldu zuten proiektua.

Gipuzkoa Solidarioaren laguntza ekonomikoa jaso genuen. Horrekin bagenuen hasteko zeozer, baina ez nahikoa. Gainera, ez genuen proiektu hau Gipuzkoara mugatu nahi, eta Bilboko Ortzadar LGBT elkartea gonbidatu genuen proiektuan parte-hartzera. Hartara, jaso dugu, beraiei esker, BBKren laguntza ere.

Horrela ba, lantalde profesional eta serioa osatu dugu eta ari gara lanean, baina……oraindik ere zure laguntza behar dugu, eragile hauen laguntza izanik ere, ez garelako oraindik ekoizpena guztiz finantzatzera ailegatzen eta guk…euskal gazte guztiengana iritsi nahi dugu gizarte hobeago bat sortzeko!

Kaffka antzezlana sortzen lagundu gaitzazu irailaren 18tik aurrera

Zure laguntzak, txikia izanik ere:

  • parte-hartzen duten profesional guztion lan duina bermatuko digu,
  • zure ekarpena bikoitza da; zuk ematen duzun euro bakoitzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak beste bat emango digu.
  • beharrezkoa den antzezlan bat sortzeko aukera emango digu
  • sariak eskuratzeko aukera emango dizu
  • errenta-aitorpenean desgrabatzeko aukera emango dizu
  • Eta euskal gizarte anitz, begirunetsu, kritiko, hezitu eta aske bat sortzen lagunduko du.

Animatu zaitez zure ekarpena egitera hemen!!

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.