Euskadiko Gazteak Lankidetzan kartela

Izena ematea 2017ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan

Data: 2017-01-11 | 2017-01-11
Lekua: | Araba
Ordua: 15:05 | 15:05

Izena ematea: 2017ko otsailaren 14ra arte.

Nola: Eskabideak bi modutara egin daitezke: bai on line, bai bide presentziala erabilita, deialdi honen I. eranskinean txertatzen den inprimaki ofiziala aurkeztuta.

1.- Internet bidez egin dezakezu oso erraz, formulario elektronikoa betez.

Formularioa irekita egongo da otsailaren 14ko 24:00ak arte. Honako datuak adierazi beharko dira: nortasun-datuak; prestakuntza akademikoari eta bestelako prestakuntzari buruzkoak; eta lan-arloko eta boluntariotzako esperientziari buruzkoak.

Eskabidea Internetez bidali baino lehen, honako atal hauek arretaz irakurri:

Eskabidea bete eta Internetez bidalitakoan, eskatzaileak izena emateko eskabidearen egiaztagiria pdf formatoan ireki eta inprimatu behar du (behar izanez gero, Acrobat Reader programa deskarga dezakezu).

Internet ez dutenek, Internet zerbitzua erabil dezakete KZgunea Zentroetan.

2.- Nahiago izanez gero, programaren deialdia arautzen duen Aginduaren I. eranskinean jasotako eskabide orri ofiziala bete, sinatu eta honako leku hauetan aurkeztu, Gazteria eta Kiroletako zuzendariari zuzenduta:

  • Herritarrentzako Arretarako Bulegoetan (Zuzenean), edo
  • erregistro osagarrien bulegoetan, edota
  • 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bidetatik. Eskabidea Correoseko bulego batean aurkeztea erabakiz gero, gutun-azala irekita egon beharko da, Correoseko langileek, ziurtatu aurretik, eskabide edo justifikazio-inprimakia zigila dezaten.

Arazoren bat baduzu izena emateko, mezua bidali gazteria-lankidetza@euskadi.eus helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Izena eman baduzu, egutegia eta gazteak hautatzeko prozesua interesatzen zaizkizu.

Bete beharreko baldintzak eta egiaztapenak

Argazkiaren egilea: Patricia Baños Carril

1.- Aurrehautatzen baldin bazaituzte, programan parte hartzeko bete beharreko baldintzak betetzen dituzula egiaztatu beharko duzu. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak honako agiri hauek eskatuko dizkizu:

  • Zure NANaren edo AIZaren kopia.
  • Erroldatze-agiria, Agindua EHAAn argitaratu aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko udalen bateko erroldan zaudela egiaztatzen duena.
  • Bi argazki ere bai.
  • Gainera, izena emateko zure eskabidean adierazi dituzun prestakuntza eta esperientzia ere egiaztatu beharko dituzu, dagozkien tituluak eta ziurtagiriak aurkeztuta.
  • Guzti horrekin batera, izena emateko betetzen ari zaren eskabide honen egiaztagiria ere aurkeztu beharko duzu, sinatuta. Orain izena ematen amaitzen duzunean, inprimatu ahalko duzu.

2.- Azkenean hautatzen baldin bazaituzte, honako hau dioen aitorpena sinatu beharko duzu, zure erantzukizunpean: alegia, ez duzula zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dizun legezko debekurik, sexu-bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedepenetatik seigarrenaren indarrez.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.