Instant1ean programaren eta lehiaketaren II.edizioa!

Instant1ean programaren eta lehiaketaren II.edizioa!

Data: 2017-03-01 | 2017-05-07
Lekua: | Gipuzkoa
Ordua: 00:00 | 23:59

Hemen da Instant1ean proiektuaren bigarren edizioa! Nerabeekin Sarearen inguruko gaiak jorratzea du helburu: haien eskubideak eta betebeharrak, Interneteko arriskuak, portaera egokiak, irudien erabilera zuzena… Anima zaitez eta erabili gure materialak!

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritza eta Gipuzkoako Udaletako gaztelekuetako hezitzaileak gaztetxoekin lanean ari gara Kultura digitalaren gaia jorratzen. Oinarri pedagogikoa duen egitasmoa da eta, hezkuntza ez formalaren arloan,  informazioko eta komunikazioko teknologietan nerabeek dituzten zalantza, eskubide, betebehar eta jokabide egokiak jorratzea du xede. Beste ekimen batzuekin alderatuta, sarearen alderdi negatiboetan baino, jokabide egokietan eta lanketa sortzailean jartzen ditu indarrak. Instant1ean izeneko proiektuaren asmoa da, azken batean, gazteen artean eztabaida sustatu eta iritzi kritikoa garatzea. 

Horretarako, programak lanerako dituen materialak erabili ditzakezue: www.gipuzkoangazte.eus/instant1ean webgunean eskuragarri  daude profesionalentzat: sareko portaera egokiak, 12-17 urteko gazteekin garatzeko lan-fitxa, tailer eta dinamika desberdinak lantzeko materiala.

 Instant1ean programaren lehiaketa

Arlo teoriko horri praktikotasuna emateko asmoz, Instant1ean lehiaketa sortu dugu Instagramen, martxoaren 1ean hasi eta maiatzaren 7ra bitartean. 13-17 urte arteko adina duten Gipuzkoako gazteentzat denez, uste dugu erabilgarria izan daitekeela zuen lanean erabiltzeko edota nerabeei ezagutzera emateko.

Informazio guztia gipuzkoangazte.eus/instant1ean webgunean ikus dezakezue. Gaiak duen garrantzia ikusita, hasiera batean materialak gaztelekuen esparruan lantzeko sortuak badira ere, gonbitea egin nahi dizuegu zuek ere erabiltzeko, baita nerabeak Instagrameko lehiaketan parte hartzera animatzeko ere.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.