Indarkeria Matxistari… #GukEzetz! kanpaina aurkeztu dugu Donostiako Indarkeria Matxista nerabezaroan jardunaldian - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Indarkeria matxista nerabezaroan II. jardunaldia

Data: 2018-10-25 | 2018-10-25
Lekua: Donostiako Kutxa Kultur Plazan (Tabakalerako 4. solairuan) | Gipuzkoa
Ordua: 09:00 | 16:00

Urriaren 25ean, Donostiako Kutxa Kultur Plazan (Tabakalerako 4. solairuan) burutuko dugun Indarkeria matxista nerabezaroan II. jardunaldira gonbidatzen zaitugu mezu honen bidez.

Goizeko 9:00etan hasi eta 14:00ak arte garatuko da jardunaldia. Eta tratu onen ikuspegitik burutuko da, prebentzio tresna hoberen moduan.

Aurten, tratu onetan aditua den María Antonia Caro Hernández gonbidatuko dugu gurera. María Antonia, psikopedagoga eta feminista da, indarkeria sexistan aditua. Berak emango dizkigu tratu onetan oinarritutako heziketaren oinarriak eta ondoren hau praktikatzeko tailer paralelo bi egongo dira, guztiok parte hartu ahal izateko.

Jardunaldia doakoa den arren, izena eman behar da lekuaren aforoa dela-eta.

IZEN-EMATEAHEMEN

Informazio gehiago nahi baduzu, idatzi mezu bat gazteria@donostia.eushelbidera edo deitu 943 481909 telefono zenbakira.

Egitaraua deskargatzeko aukera duzu hemen KLIK eginez gero.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.