Indarkeria matxista nerabezaroan I. jardunaldia - Donostiako Udala

Indarkeria matxista nerabezaroan I. jardunaldia

Data: 2017-10-25 | 2017-10-25
Lekua: San Telmo museoa | Gipuzkoa
Ordua: 09:00 | 14:00

Urriaren 25ean, Donostiako San Telmo museoan burutuko dugun “Indarkeria matxista nerabezaroan I. jardunaldia: Nola bizi dute eta aurre egiteko baliabideak”-era gonbidatzen zaitugu mezu honen bidez.

Goizeko 9:00etan hasi eta 14:30ak arte esperientzia eta baliabide anitzen berri izango dugu eta talde dinamiken bidez amaituko dugu eguna, denon artean egun eta hemen bizi dugun egoeraren inguruan hausnartuz.

Jardunaldia doakoa den arren, izena eman behar da lekuaren aforoa dela-eta.

Indarkeria matxista nerabezaroan, izen-ematea

Jardunaldian parte hartu nahi baduzu, idatzi mezu bat gazteria@donostia.eus helbidera edo deitu 943 481909 telefono zenbakira.

Hurrengo loturan ere izena eman dezakezu: HEMEN

Egitaraua deskargatzeko aukera duzu hemen KLIK eginez gero.

Ez galdu aukera!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .