I Komunikazio Alternatiboaren Kanpamendu Internazionalista

I Komunikazio Alternatiboaren Kanpamendu Internazionalista

Data: 2017-07-02 | 2017-07-12
Lekua: Sopelako Ander Deuna Ikastolan (Bizkaia) | Bizkaia
Ordua: 00:00 | 23:59

Uztailaren 2tik 12ra Sopelako Ander Deuna Ikastolan (Bizkaia) antolatu dugun I Komunikazio Alternatiboaren Kanpamendu Internazionalistan parte-hartzeko izena emateko epea aste honetan ireki dugu. Epea ekainaren 9an amaitzen da. 

Jakina da erronka handi bat dugula uztailerako, Sopelako Ander Deuna Ikastola (Bizkaia) “KomunikARI Gunea” bihurtzea.  Eta zer da hau? Eztabaidarako espazio bat, munduko edozein tokitako esperientzien elkartrukerako, komunikazioan arreta jarriz. Eragiteko informazioa eta eztabaida gunea; KomunikARIA, komunikatzen duena da, baita komunikatzeko gaitasuna duena eta era berean, aritzeko ere.

Kanpamenduak topaketarako gune bat izan nahi du, formaziorako, gogoetarako, elkartrukerako eta errelitate zehatzen analisirako espazioak aurreikusiz, zeinetan pertsona guztien parte-hartze ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatua izango den. Era berean, kanpamenduak inguratzen gaituen errealitatearen kritika sakona sustatuko du, . Zertarako? Komunikatzen aritzeko, oinak lurrean izanda. Horregatik, gurea egin dugu Euskal Herrian hain ezaguna den:

Txapela buruan eta komunikatu munduan!

Izena emateko epe amaiera: Ekainak 9.

Formularioa: http://www.revistapueblos.org/?p=21765

Informazio gehiago: parte-hartu@pazcondignidad.org

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .