Hitzetatik Ekintzetara, jardunbide jasangarriaren gidaren aurkezpena

Data: 2011-04-15 | 2011-04-15
Lekua: Donostia
Ordua: 19:00 | 19:00

Ekoliderron “HITZETATIK EKINTZETARA: JARDUNBIDE JASANGARRIEN GIDA” eskuartean dugu dagoeneko!

Lan eta denbora asko inbertitu ditugu azken hilabeteotan eta lortutako emaitzaz harro egon gaitezkeela uste dugu!

Ospatzeko eta denei gida ezagutarazteko APIRILAREN 15ean, ostiral honetan, aurkezpen ekitaldi bat antolatu dugu Donostiako alde zaharreko Dr. Camino aretoan arratsaldeko 19:00etan.

Ekitaldian gidaren berri izateaz gain bertan biltzen diren hainbat esperientzia entzuteko aukera izango dugu haien antolakuntzan dabiltzanen eskutik. Ekoliderrak proiektuan parte hartu izanagatik, kolaboratzaile, tutore, irakasle izateagatik edo besterik gabe garapen jasangarriaren alde egin dezakegunaz arduratzeagatik ekitaldi hau zure interesekoa izan daitekeela uste dugu.

Noski lagunekin etorriz gero ere ongi etorriak izango dira. Amaieran gerturatu eta interesatu zareten guztioi gidaren ale bat emango dizuegu.

Bertan ikusiko garelakoan, agur bero bat.

Desde la Red Ekoliderrak hemos publicado una guía de prácticas sostenibles “Del dicho al hecho” que por fin ha visto la luz! Ha sido un largo trabajo y creemos que podemos estar satisfechos con él!

Para celebrarlo y dar a conocer dicha guía celebraremos una sesión de presentación, este viernes 15 de ABRIL, en la sala Dr. Camino de la parte vieja de San Sebastián, a las 19:00!

Esperamos que dicha sesión pueda ser de tu interés. Un saludo.


Ekoliderrak Sarea

Egitaraua: / Programa

19:00 Hitzetatik Ekintzetara, jardunbide jasangarriaren gidaren aurkezpena /Presentación de la Guía del dicho al hecho
Amaia Otazo. Ekoliderrak Sarea


19:20 Ideia bat daukagu. Nola gauzatu? /Tenemos una idea cómo realizarla
Iñigo Segurola. Lur Paisajistak
Jakoba Rekondo. Paisai ingeniaria eta aholkulari
Amaia Olaverri. Emaus eta REAS
Jaxinto Gomez. Visualiza

 

 

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .