Hiriari buruzko hitzaldiak URBANBAT jaialdian

Data: 2017-11-08 | 2017-11-10
Lekua: Bilbo | Bizkaia
Ordua: 00:00 | 23:59

Hirigintza eta gizarte berrikuntzari buruzko 6. URBANBAT kultura jaialdiko programazio guztitik, gaurkoan formatu ezberdinetan antolatu digugun hitzaldien selekzioa bidaltzen dizugu.

EKIMENEN MIKRO-AURKEZPENAK

  • Azaroak 8. 19:00etan, Bilborock. Doako sarrera Izena eman behar duzu: Hiri-lekualdatzeei erantzun propositibo bat proposatzeko gauza diren ekimenen aurkezpen laburrak. Lan sozio-komunitarioa, hirigintza partizipatiboa, arkitektura eta kultura-jardunbideak nahiz arte-jardunbideak hein handiagoan edo txikiagoan uztartzen dituzten ekimenak, hiri-garapen jasangarria lortzeko konponbideak elkarrekin irudikatzeko.  info + eta izen emateak hemen

 

  • Azaroak 10. 10:00etan BilbaoArte. Doako sarrera. Izena eman behar duzu: Michael Janoschka, Alvaro Ardura, Left Hand Rotation eta Patricia Campelo. Eta ondoren… 14:30: Txerriboda Bat! Bazkaria Sarean Kultur Gunean eta 16:00: Kafetxo Bat. Kafea hartzen den bitartean, elkarrizketa informalak izateko gunea. Festibalean parte hartu dutenekin (hizlariekin, kolektiboekin, antolatzaileekin, laguntzaileekin…) sarea sortzeko eta harremanak eratzeko aukera. info + eta izen emateak hemen

 

  • HITZALDIAK ETA MAHAI INGURUA: Azaroak 10. 19:00etan BilbaoArte. Doako sarrera. Izena eman behar duzu: Left Hand Rotation kolektiboaren hitzaldia filme ezberdinen sekuentzietan oinarrituta non etxebizitzari lotutako arazoak bilbe nagusian edo harekin gurutzatuta agertzen diren. info + eta izen emateak hemen
Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .