Hiria eraldatzeko sortze kolektiboko prozesuak - Urbanbat

Hiria eraldatzeko sortze kolektiboko prozesuak

Data: 2018-01-19 | 2018-01-27
Lekua: | Bestela
Ordua: 00:00 | 23:59

Joan den urtea Kalea eginez! ekimenarekin itxi genuen, hiritar-laborategi hori Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan garatuz. Lan-ingurune baten antzera antolatu genuen laborategia, hortik abiatuta, udal-teknikarien, auzokoen eta auzoko agente soziokultural eta artisten arteko lankidetza errazteko helburuarekin, auzo horiek hobetzeko hainbat ekintza proposa zitzaten. Esperientzia horretatik, espazio publikoan esku hartzeko gomendioei buruzko gida sortu zen, eta, horrez gain, hiru auzoak lotzen dituen ibilbide bat taxutu genuen, artelanen bitartez, emakumeek gure auzoen bizitzan betetzen duten garrantzizko eta hala ere ikusezin bihurtutako zeregina nabarmentzen duena. Hiriguneak pertsonekin elkarlanean diseinatzea sustatzen duen Creative Europe programaren Human Cities europar proiektuaren esparruan garatzen ditugu laborategi horiek.

Bilbon garatutako proiektu osoaren laburpena jasotzen duen bideoa hemen duzue ikusgai.

Eta orain, urte berriari hasiera emateko, sorkuntza kolektiboko prozesu baten metodologia diseinatzen ari gara, Imagina Madrid proiektuan proposatutako 9 gune publiko eraldatzeko. Intermediae topagunearen programa bat da, Madrilgo Udalaren Kultura eta Kirol Sailak bultzatutakoa, eta espazio publikoan esku hartzeko modu berriak ikertu nahi ditu, non kultura-produkzioak, ingurumen-jasangarritasunak eta hirigintza sozialak bizitzeko egokiagoa den hiri bat imajinatzeko eta sortzeko aukera ematen duten.

Proiektuaren parte horretan metodologia bat diseinatzeko ardura hartuko dugu, sortzaileen, auzoko ordezkarien eta erakundearen arteko elkarrizketa, jakintza-trukea eta lankidetza errazteko helburuarekin, eta Madrilgo arkitektura-eskolako arkitektura-komunikazioko masterraren bitartekotza-ikasleek, antzeko testuinguruetako esperientziak aurkeztuko dituzten ponenteek eta hiri-garapenean espezializatutako errelatore talde batek ere parte hartuko dute prozesu horretan. Gainera, urtarrilaren 19an, 20an, 26an eta 27an Matadero Madriden antolatuko diren kodiseinu-saioak dinamizatuko ditugu. Imagina Madrid proiektuaren edizio honetan hautatutako 9 guneetan esku hartzeko eta hobetzeko proiektuak sortuko dira laborategi horretatik.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.