HEZIKETA JARDUNALDIAK BURUTZEKO ELKARTUKO GARA URDUÑAN

Data: 2017-03-23 | 2017-03-23
Lekua: | Bizkaia
Ordua: 11:47 | 11:47

Asteburu honetan, 300 gazte inguru elkartuko gara Josefinos Ikastetxean, Urduñan, eskultismoaren esparru desberdinen inguruan hezitzeko. Topaketa hau kurtsoari hasiera ematen dio eta aurtengoan, geure begiraleok prest daude ahalik eta hobekien ekiteko. Besteen esperientzien gainean elkarrekin haztea garrantzi handia dauka guretzat. Hegazti saldo asko edonondik etorritako hegazti–aleez osatuta egoteagatik ezaugarritzen dira, hegazti gazteak zein hegan egiten esperientzia handiagoa dutenengatik. Baina bitxiena, hegazti hauek zailtasun ezberdinekin aurkituz gero edota baldintza klimatologiko zailenetan egonda ere, beti elkarrekin hegan egiten jarraitzen dutela da.

Begirale taldeetan berdina gertatzen da: helburu berdinaren alde lan egiten duten pertsona aniztasuna aurkitu dezakegu. Bidetik zailtasunekin topo egiten dugu, zeintzuk taldearen osotasuna desorekan jartzen duten, baina hegaztiek bezala moldatzen eta agertzen zaizkigun oztopo edo erronka horiek gainditzen ikasi behar dugu.

Formakuntza Jardunaldi hauetan 3 delegazioak elkartuko gara taldeetan egiten dugun eskultismoa lantzeko eta indartzeko. Era honetan, geure “saldoak” sendotuz, zorigaitzei aurre eginez “Elkarrekin hegan egiten.” Eskaut mugimendua, aisialdian hezitzen dagoen lehen Elizbarrutiko mugimendua da. Gaur egun, Bizkaian, Araban eta Nafarroan 39 talde daude guztira. Talde hauetan 8 eta 18 urte bitarteko 3000 haur eta gazte inguru parte hartzen dute talde hauetan. Talde hauek boluntarioki eta titulu ofiziala duten 450 begiralek aurrera eramaten dituzte.

Ikasturtean zehar ume eta gazteentzako antolatutako ekintzez gain, eskaut taldeek auzokide eta herritar guztiei zuzendutako giza eta kultura ekintzak edota euren inguruan indar eta laguntza asko ez daukaten “Gobernuz Kanpoko Erakunde” edo elkarte ezberdinek proposatutako kanpainetan parte hartzen dute. Bestalde, hamabostaldi bateko hogeita zazpi uda-kanpaldi inguru antolatzen dituzte ere.

HARREMANETAN JARTZEKO TELEFONOA : 94 479 59 89 – 634 50 88 10

HARREMANETAN JARTZEKO PERTSONA: RaúlSerna (EEko Komunikazio arduraduna)

Jardunaldien argazki batzuk http://bit.ly/JJFF2015

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .