Haziak lehiaketako VI. edizioa. Maiatzak 7 arte!

Haziak lehiaketako VI. edizioa. Maiatzak 7 arte!

Data: 2018-04-13 | 2018-05-07
Lekua: | Araba
Ordua: 00:00 | 23:59

Hurrengo maiatzaren 7an, ideia gazteen Haziak lehiaketako seigarren ediziora proiektuak aurkezteko epea amaituko da. Lehiaketa honen helburua gazteek euren proiektuak aurrera ateratzen laguntzea da, horretarako beharrezkoak dituzten baliabideak eskainiz. Lanerako tresna haziak-bonuak deitu ditugun sariak dira, proiektuek dituzten beharrei erantzuteko moduko laguntzak, alegia. Proiektua gorpuzteko espazio baten bilaketa, materiala erostea, baimenak eskuratzen laguntzea, proiektuaren zabaltzea, egin ahal izateko kontratatzea…hauek dira proiektu batek jaso ditzakeen laguntzetako batzuk.

Lehiaketaren oinarriak udal web orrian har daitezke www.vitoria-gasteiz.org/haziakeu  eta dokumentazioa, berriz,  haziak@vitoria-gasteiz.org  posta helbidera bidali behar da. Lehiaketa prozesu bizia da eta ez da amaitzen ideiak aurkezte hutsarekin. Maiatzaren 11n  Aldabeko gizarte etxean lan saio kolektiboa izango dugu. Bertan lehiaketara aurkeztu diren pertsonak eta ideiak elkar ezagutzeko unea izango da eta bide batez, proiektuek hainbat ekarpen on jaso ahal izango dituzte. Aurreko urteko Inklusionarte eta Kaiola proiektu irabazleak aurteztuko dira.

Lan saioaren ondoren, nahi izanez gero, taldeek proiektua berridatzi ondoren berriro ere aurkeztu ahal izango dute. Gazteria Zerbitzuak bultzatzen duen lehiaketa honen bitartez 72 proiektu atera dira aurrera 5 ediziotan, askotarikoak gainera: sormen artistikoari, osasunari, kirolari, zinemari, ingurumenari edo eta gai sozialei lotutakoak, besteak beste.  Interes aniztasun hori, hiriko gazteria anitz baten isla dugu.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.