Giza Eskubideak Jokoan

Giza Eskubideak Jokoan

Data: 2016-11-05 | 2016-11-05
Lekua: Bengoetxea, 4. Donostia | Gipuzkoa
Ordua: 09:30 | 19:00

InteRed-en “Giza Eskubideak Jokoan” izeneko tailerra antolatu dugu azaroaren 5erako. Tailer hau lagungarri izan dezakegu GGKE-ek egunero egiten dugun lan horretan.

Askotan tokatzen zaigu Giza Eskubideen inguruan sentsibilizazio lana egitea eta badakigu ez dela erraza izaten giza eskubideen urratzeak gertatzen direnean horiek zer suposatzen duten sentitzea edo sentiaraztea eta ulertzea. Gure lan eremutik kanpo dagoen  jende askori batez ere, urratze hauek oso urrun gelditzen zaizkio sarritan.

Tailer honetan jolasak erabiliko ditugu urratze hauek biziarazteko tresna gisa. Tresna hau, ludikoa eta gertukoa da, eta ikasten dugun bitartean ondo pasatzeko aukera dugu.

Beraz, jolastea gogoko baduzu… parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

Plaza mugatuak dira eta izena emateko azken eguna urriaren 28a da. Tailerra doakoa izango da.

Informazio gehiagorako: telefonoa 943 279 044 eta emaila euskalherria@intered.org

Izena emateko hemen

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.