Giza Eskubideen 15 Zinemaldiko gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea irekia

Giza Eskubideen 15. Zinemaldiko gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-emate epea ireki da

Data: 2017-02-03 | 2017-03-15
Lekua: | Gipuzkoa
Ordua: 10:32 | 10:32

 Martxoaren 15era arte. Unibertsitateko kredituak lortzeko eta FiSahara ezagutzeko aukera, errefuxiatu saharar kanpamentuetan.

Donostiako 15. Giza Eskubideen Zinemaldiko Gazte Epaimahairako izen-emate epea zabaldu da 18   eta   30   urte   arteko   gazteentzat. Martxoaren     15era     arte,   gazteek www.zinemaetagizaeskubideak.eus web gunean izena eman dezakete. Bertan parte-hartzeko oinarriak dituzte. Martxoaren 16an zozketa egingo da eta Zinemaldiko web gunean irabazle suertatu direnen izenak emango dira ezagutzera. Zinemaldia martxoaren 31tik martxoaren 7ra bitartean izango da.

Zinemaldiko saio eta bestelako jarduera guztietara dohainik joateaz gain, gazte epaimahaikideek Deustuko Unibertsitateetan bi ECTS eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko graduan ECTS  bat  lortzeko aukera dute. Gainera, aurten, bigarren aldiz Dajlan (Aljeria) errefuxiatu saharar kanpamentuetan   egiten   den   Saharako   Zinemaldirako   (FiSahara)   bi   bidaia   zozketatuko   dira partaideen artean 2018ko  ediziorako.

Horrez gain, behin zinemaldia amaituta, diploma bat jasoko dute eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko, Victoria Eugenia Antzokiko saioetarako bi abonamendu emango zaizkie.

Epaimahaia 150 pertsonek osatzen dute eta Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari 3.000 euroko saria emateaz  arduratzen dira. Iazko gazte epaimahaiak  Sergio Millán granadarrak zuzendutako Para Sonia film laburrari eman zion saria Nazioarteko Lehiaketan.

Ikusleek,   aurreko   urteetan   bezalaxe,   giza   eskubideen   aldeko   kontzientziazio   eta sentsibilizazioarekin konpromisoa duten gaur egungo edota interes orokorreko gaiak jorratzen dituzten dokumentalen, pelikulen eta film laburren emanaldietara joateko aukera izango dute. Proiekzioez   gain,   beste   hainbat   jarduera   antolatzen   dira,   besteak   beste,   solasaldiak   eta erakusketak.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.