Gazteria, mugikortasuna eta enplegua europar mintegiaren I. edizioa

Gazteria, mugikortasuna eta enplegua europar mintegiaren I. edizioa

Data: 2018-04-17 | 2018-04-19
Lekua: Arrigorriaga, Lonbo Aretoa (Urgoiti pasealekua 3) | Bizkaia
Ordua: 00:00 | 23:59

2017-2019 Hirurtekoan, Nerbioi Ibaizabal eskualdetik, eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, GAZTEDI NERBIOI IBAIZABAL Programa garatzen ari gara. Programa horren helburuak gazteentzako kalitatezko enplegu aukerak sortzea, gazteriari bideratutako konfiantza esparruak garatzea eta euren prestakuntza eta trebakuntza hobetzeko gazteei europar zein nazioarteko esperientzietan parte hartzeko aukera ematea dira. 2018. urterako lehentasuna izango duen gure jardueretako bat Gazteria, Mugikortasuna eta Enplegua Europar Mintegiaren I. edizioa izango da. Egitasmo horren xede nagusia europar mugikortasunaren esparruan gazteek eskura dituzten aukerak eta tresnak ezagutzera ematea da.

Mintegia Arrigorriagan izango da apirilaren 17an, 18an eta 19an.

  • Noiz: Apirila 17, 18 eta 19
  • Non: Arrigorriaga, Lonbo Aretoa (Urgoiti pasealekua 3)
  • Izena emateak: Plaza mugatuak
  • Informazio gehiago: 94 470 22 94 / info@gestoreseuropeos.com

Eta nahi baduzu sar zaitez hemen

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.