Gazteen Matxinsalto Eguna!!!

Data: 2011-04-22 | 2011-04-22
Lekua: Soraluze
Ordua: 10:00 | 10:00

http://topatu.info/matxinsalto/egitaraua/

 

Egitaraua

* 10:00etan izen ematearen irekiera Udaletxeko arkupean
* 11:00etan harrera Plaza Berrian
* 11:30-14:30 tailerrak

1. Harremanak eta sexualitatea
2. Komunikazioa
3. Kultura
4. Hezkuntza
5. Nekazaritza
6. Sozioekonomia
7. Aisialdia

* Ondoren bazkari herrikoia frontoian (txartelak egunean bertan izen ematearekin batera salgai)
* Behin bazkaldu eta gero herriko txoko ezberdinetan kultur maratoia burutuko da. Honako guneak egongo dira:

1. Salto ausardiaz!: Dantza afrikarrak eta zanpantzarrak. Ez ikusteko, normalean bezala, baizik eta ikasteko. Dantza afrikar ikastaroa emango dute. Zanpantzarrak ere trajea jantzi eta bere ibilera bitxia ikasteko aukera izango da. Honetaz gain rokodromoa eta zirkoa ere egongo dira.
2. Salto erritmoaz!: Goientxe familia, Norte Apache, graffiteroak… Euskal Herriko hip-hoparen adierazgarriak.
3. Salto irudimenaz!: Bideo eta irudi sorkuntzaz osatutako erakusketa gela ilunean. Gazteon ikusentzuneko sormen lanak ikusteko aukera paregabea.
4. Salto kalera!: gelditzeko unerik utziko ez digun kale animazioa.
5. Salto sormenaz!: kontzertu didaktiko berezia musikari oso bereziekin eta ondoren bertso-hop emanaldi berezia.
6. Salto zentzumenetara!: Didgeridoo emanaldia, kontzertu lasaiak, txalaparta emanaldi bereziak…
7. …eta gauean… Salto Dantzara!: Izateren kontzertua, erromeria Xeroxiette taldearekin eta sorpresa gehiago ere ez dira faltako!





Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .