Gazteak Hegoaren Bila 2018 leihaketan izena emateko epea zabalik!

Gazteak Hegoaren Bila 2018 leihaketan izena emateko epea zabalik!

Data: 2018-02-01 | 2018-02-26
Lekua: | Araba
Ordua: 00:00 | 23:59

Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren 6. edizioa “Osasuna eskubidearen aurkako mehatxuei aurre egiten”.

Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek dei egiten diegu bertako gazteei Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren 6. edizioan  parte hartzera. Helburua da gogoeta kritikoa eragitea, egin beharko diren proben bidez, desparekotasun eta bidegabekeria sozialen inguruan, eta herrialde txirotuetako errealitatea nahiz zenbait arazo global –hala nola osasun-zerbitzuak erabiltzeko aukera– hobeki ezagutaraztea. Jarraian Gazteak Hegoaren Bila 2018 lehiaketako informazio guztia!

Izen emateko epea zabalik otsailaren 26ra arte!

Aurrekoetan bezala, medicusmundik talde-lana sustatzeko asmoa du. Horregatik, 19 eta 30 urte bitarte edukita, EAEn bizi diren, ikasten duten, edo lan egiten duten gazteek lau kideko taldeak eratu beharko dituzte, eta izena eman, webgune honetan bertan.

Jokoak lau proba izango ditu, jovenesenbuscadelsur.org webgunean argitaratuko direnak, 2018ko martxoaren 5ean, martxoaren 19an, eta apirilaren 2an, hurrenez hurren. Azken proba, laugarrena, apirilaren 21ean egingo da; presentziala izango da, eta ez du punturik emango, baina nahitaezkoa izango da, eta gutxienez talde bakoitzeko bi kidek parte hartu beharko dute.

Beste sarien artean, Erdialdeko Amerikako herrialde batera zure taldekoekin joateko bidai bat irabazi dezakezue!

Informazio gehiago

 

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.