Gazte Sortzaileak bekak: aurkezpen ekitaldia - Gasteizko Udala

Gazte Sortzaileak bekak

Data: 2017-06-21 | 2017-06-21
Lekua: ZAS Kultur aretoan, (Hedegile kalea 84) | Araba
Ordua: 18:00 | 20:00

Gazte Sortzaileak bekak aurkezteko 2017ko deialdian parte hartu nahi edo ezagutzen duzun gazteren bat interesatua egon daiteke? Beken helburua euskarazko sormena bultzatzea da, batez ere ahozkotasuna oinarri duten proiektuak. Gainera, zure proiektua aukeratuta suertatuz gero, ondorengo diseinuan eta garapenenean aditua den profesional baten laguntza izango duzu.

Proposamenak emateko epea uztailaren 1ean bukatzen da eta esteka honen bitartez informazio gehiago jaso ahal duzu: http://bit.ly/2qQhvrK

Gai honi buruz lasai-lasai hitz egiteko topaketa bat antolatu da iazko irabazleekin eta udaleko teknikariekin, ekainaren 21ean, asteazkenean, 18:00etan, ZAS Kultur aretoan, (Hedegile kalea 84). Kafea hartu eta pasta batzuk jan bitartean, orientazioa eta aholkuak jaso ahal izango dituzu proiektu on bat egiteko.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .