Gazte Sortegiak sormen laborategiak - Oihaneder Euskararen Etxea

Gazte Sortegiak sormen laborategiak

Data: 2018-10-01 | 2019-04-30
Lekua: Oihaneder Euskararen Etxean | Araba
Ordua: 00:00 | 23:59

Oihaneder Euskararen Etxeak Gazte Sortegiak sormen laborategiak eskola forma hartuko du 2018ko urritik 2019ko apirilera. 14-18 urte bitarteko gazteei zuzendua, astelehenero 17etatik 18:30era 100€ren truke.

Egonaldiko sortegi eta sortzaile berdinak egongo dira, Oihane Pereak, Jon Basagurenek, Unai Lopez de Armentiak eta Maider Oleagak bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte, hurrenez hurren. Eskola borobiltzeko, amaieran sormen asteburua egingo da.

Aurrematrikula egiteko epea zabalik dago jada, ekainaren 17ra arte. Behin betiko matrikula irailaren 10etik 24ra egin beharko da.

Eskolak 100 €ko prezioa du, amaierako asteburua barne.

  • Izena emateko: hemen (plaza mugatuak, izena emateko hurrenkera errespetatuko da)
  • Info +: hemen
  • Kartela eta eskuorria erantsita

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.