Gazte Klik Klak 2018ko edizioa abian - Gasteizko Udala

Gazte Klik Klak 2018ko edizioa

Data: 2018-09-01 | 2018-10-16
Lekua: | Araba
Ordua: 00:00 | 23:59

Abian da Gazte Klik Klak 2018ko edizioa! Bideo eta argazki digitalen lehiaketa da, 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzat bideratua. Sormena bultzatzea du helburu eta sortzaile berrien lanak zabaltzeko jomugarekin, erakustokietan jartzen dira irabazleen argazkiak. Era berean, Gazte Klik Klak lehiaketak, sormen artistikoko sareak bultzatzeaz gain, belaunaldien arteko guneak sortu nahi ditu. Irailaren 1etik aurrera bidal ditzakezu zure lanak urriaren 16a arte.

Elkarrekin lotutako toki aniztunak barne hartzen dituzten kultur adierazpenak eta hiria. Nortasun anitzetatik sortzen den leku mestizoa, kultura eta sormena adierazteko eta hiri heterogeneoa sortzeko. Jarraian dituzu oinarriak

Sariak

Lau sari emango dira. Sariak ezin izango dira metatu, eta, hortaz, ez zaizkio egile berari emango. Sari bakoitzak honako sari hornidura izango du:

  • 300 euroko bono trukagarri bat argazki, bideo edo kultura materialean.
  • Lau sarituek parte hartuko dute taldeko erakusketa batean gure hiriko argazkilaritzan eta artean adituak diren tutoretzapean. Erakusketa 2018ko lehenengo lauhilekoan izango da. Katalogo bat argitaratuko da parte-hartzaileen lana jasoko dituena.

 

Era berean, Tetrapack argazki nahi bideo berriak ekoizteko aukera da, Gazte Klik Klak aurreko obra sarituen egileei zuzenduta

Info gehiago: 945 16 19 90 | gazterklikklak@gmail.com

 

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.