Gazte Arte erakusketa. Anima zaitez! - Gasteizko Udala

Gazte Arte erakusketa

Data: 2018-02-02 | 2018-02-25
Lekua: Montehermoso Kulturunean | Araba
Ordua: 00:00 | 23:59

Gazte Arte erakusketa otsailaren 2tik otsailaren 25era arte izango da Montehermoso Kulturunean. Lehiaketaren eta tutoretzaren ostean, erakusketa aldiari ekingo diogu. Salim Malla eta Eloísa Montoya Gazte Arte lehiaketan hautatutakoen lanez arduratu dira. Hauek dira gure artistak: Mikel Arranz, Sarai Lópezek eta Leire Rojanok osatutako taldea, Nuria Pérez-Carcamo eta Maiela Zurutuza.

2017ko katalogoa ikusi nahi baduzu (hau da, aurkeztu ostean hautatuak ikusi ziren lanak), hemen duzu esteka.

Ospatutako faseak

Lehiaketa fasea

2017ko urriaren 1etik azaroaren 7ra bitartean, biak barne, 41 proiektu aurkeztu dira aurtengo ediziora, hainbat arte-modalitate jorratzen dutenak: grabatuak, marrazkia, eskultura, performance, ikus-entzunezko muntaketa, teknika mixtoak, grafiak, dantza eta argazkia. 46 gaztek hartu dute parte: 41 emakume eta 5 gizon.

Sorkuntza fasea

Jende aurreko Arte Gaztearen lantegiak, Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegian, abenduaren 22tik 30era egingo dira. 2017ko  Gazte Arteren edizioaren irabazleekjende aurrean, banakako sortze prozesu batean bere obra sortzen hasiko dira. Horretarako, Eloísa Montoya eta Salim Malla ikus arteen eremuan artista espezialistak direnen tutoretza eta laguntza izango dute.

Sariak

Sari bana emango da hautatutako proiektu bakoitzari. Sari bakoitzak honako sari hornidura izango du: 300 euro, esku-dirutan eta eta 200 euroko balea arte diziplinatako materialetan gastatzeko. Sarituek parte hartuko dute taldeko erakusketa batean (aurreko paragrafoan aipatutakoa), hiriko artean adituak diren hainbat artistaren tutoretzapean. Gainera, katalogo digital bat argitaratuko da, parte-hartzaileen lana eta ibilbidea jasoko dituena.

Info +: 945 161990 gaztearte@gmail.com

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.