Gasteizko Haziak lehiaketa maiatzaren 6a arte

Gasteizko Haziak lehiaketa maiatzaren 6a arte

Data: 2019-03-14 | 2019-05-07
Lekua: Gasteiz | Araba
Ordua: 00:00 | 23:59

Gasteizko Haziak proiektuak aisialdi sortzailea, osasuntsua eta partehartzailea sustatu nahi du. Aisialdi aukera honetan gazteak euren esperientziaren jabe dira eta haziaketik prozesu honetan lagun izan nahi dugu eta horretarako gazteei baliabideak eskaini: bulegoa eta ideia gazteen lehiaketa. Harremanetarako: haziak@vitoria-gasteiz.org

Gasteizko Haziak: Ideia gazteen lehiaketa

Lehiaketa hau sortu da zu bezalako gazteek, hau da, Vitoria-Gasteizen erroldatuta eta 14 eta 30 urte bitarteko gazteek, egindako proiektuak eta ideiak aurrera eramaten laguntzeko.

Haziak Bulegoa

Bulegoak laguntza eskaintzen du kultura, kirola, aisia, sorkuntza eta berrikuntza, teknologia berriak, ingurumena eta jasangarritasuna… moduko gaien inguruan gazteen ideiak nahiz proiektuak gauzatzeko. Sorkuntzan bidai lagun duzun egitasmoa da Haziak.

Prozesua

“Ideien gazteen Haziak” lehiaketa bost fasetan gauzatuko da:

1. fasea: Deialdia. Ideia-lehiaketaren oinarri arautzaileak argitaratuz hasiko da lehiaketa: helburua proiektuak jasotzea izango da (maiatzaren 6ra arte).

2fasea: “Ideia gazteen Haziak” topaketa. Gazteria Zerbitzuak parte-hartzaile guztiak “Ideia gazteen Haziak” topaketara gonbidatuko ditu

3. fasea: proiektuak berregitea. Behin betiko proiektuak berriro haziak@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora bidaliko dira.

4. fasea. Proiektu irabazleak hautatzea. Behin betiko proiektuen bertsioak jaso eta gero, epaimahaiak epaia emango du.

Gasteizko Haziak lehiaketa maiatzaren 6a arte

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.