Food Coop: Bilbon alternatiba martxan dugu! Maiatza 23 BilboRocken

Food Coop dokumentala Gasteizera ere heldu da!

Data: 2018-06-11 | 2018-06-11
Lekua: | Araba
Ordua: 10:22 | 10:22

Noren eskuetan dago gure elikadura? Food Coop dokumentala Gasteizera ere heldu da! Ekainaren 20an, 18:30ean, Aldabeko GEn izango da ekitaldia. Gainera, bere zuzendaria, Thomas Boothe, gurekin izango da, eta gure inguruneko kontsumo-alternatibak identifikatuko ditugu.

Azken urteotan, gure eguneroko erosketa multinazional gutxi batzuen kontrolpean dago. Enpresa handi horiek ondasun naturalen gehiegizko ustiapenaz baliatzen dira, produkzioa milaka kilometrotara deslokalizatzen dute eta milaka pertsona esplotatzen dituzte bidegabeko lan-baldintzak ezarriz.

Horren beste aldean, gero eta pertsona gehiagok egiten dugu autogestioan eta lankidetzan oinarritutako kontsumo-guneen alde; gune horietan ekoizpen ekologikoa eta jasangarria laguntzea eta produkzioa eta zirkuitu laburrak birkokatzea bilatzen da, bai eta lan-baldintza duinak eta bidezkoak ziurtatzen dituzten ekoizpen-proiektuak laguntzea ere.

Nazioartean zenbait erreferente  daude. Besteak beste, Park Slope Food Coop (New York) Estatu Batuetako gizarte-ekimen interesgarrienetariko bat da; 1973an sortutako supermerkatu kooperatibo horrek 16.000 bazkide baino gehiago ditu, eta hilean hiru orduz bertan lan egiteko antolatzen dira elikagai jasangarriagoak eta bidezkoagoak prezio baxuagoetan eskuratzeko.

Elikadura-burujabetzaren eta beste ekonomia alternatibo batzuen alde lan egiten dugun zenbait eragilek dokumentalaren proiekzioan eta, ondoren, Thomas Boothe zuzendariarekin izango den solasaldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Thomas Pariseko La Louve supermerkatu kooperatiboaren bultzatzailea ere bada; La Louve 2016an sortu zen, eta 6.000 pertsona baino gehiagok osatzen dute.

Proiekzioa ekainaren 20an (asteazkena) izango da, 18:30ean, Aldabe gizarte-etxeko ekitaldi-aretoan, Ekonomia Solidarioaren Azokaren jarduera-programaren barruan.

Aretoaren edukiera mugatua denez, beharrezkoa da aurrez izena ematea: zentzuzkontsumitu@gmail.com

Guk daukagu aldaketarako giltza eta orain da garaia! Zatoz!

Food Coop – Trailer from LARDUX FILMS on Vimeo.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.