Erakusketa inaugurazioa: TRANSRETRATOS-TRANSERRETRATUAK

Data: 2010-06-17 | 2010-06-17
Lekua: Donostia
Ordua: 19:30 | 19:30

Gehitu, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) kide, VISIBLE DONOSTIA 2010 I. LGTB Kultura Jaialdia antolatu du eta, horren baitan, TRANSERRETRATUAK erakusketa.

Inaugurazioa: Egiako Kultura Zentroan ekainaren 17an, arratsaldeko 19:30ean. Sarrera doan.
Erakusketaren iraupena: ekainaren 17tik uztailaren 23ra.

Bizitza transexualari eta haren askotariko ñabardurei buruzko ikuspegi zabala eta aberatsa Espainiako, Alemaniako, Kolonbiako, Kubako eta Venezuelako bederatzi argazkilarien ikuspegiaren bidez.

49 artelan izango dira ikusgai; haietako batzuek eguneroko bizitza irudikatzen dute (Angel Navarrete); beste batzuek, berriz, gauaren mundua (Ángel Pantoja), eta beste batzuek (Rinaldo Hopf), transexual ospetsuen argazkien aldeko apustua egiten dute.

Egileak: Carlos Abad (Kuba); Joan Costa, “Yo Claudia” (Espainia); Julio Grisales, “Confrontando el destino” (Kolonbia); Rinaldo Hopf, “Subersiv” (Alemania); Nuria López Torres (Espainia); Angel Navarrete, “Mi nombre es Raquel”(Espainia); Angel Pantoja, “Extracelestes” (Espainia); Cesar Rojas “So straight!” (Venezuela); David Trullo “Boys will be boys” (Espainia).

Arte-komisarioa: Pablo Peinado

VISIBLE DONOSTIA-ko egitarau osoa.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .