Emakundek hiru ikerketa beka deitu ditu emakume eta gizonen berdintasunaren alorrean

Emakundek hiru ikerketa beka deitu ditu emakume eta gizonen berdintasunaren alorrean

Data: 2017-11-30 | 2018-01-31
Lekua: | Araba
Ordua: 00:00 | 23:59

Emakundek hiru ikerketa beka deitu ditu emakume eta gizonen berdintasunaren alorrean. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak  emakume eta gizonen berdintasunerako  hiru beka deialdi onartu ditu 2018rako 69.999 euroko balioarekin. Deialdi honetan hiru beka mota daude, mota bakoitzari ikerlan desberdin bat dagokiola. Hauetako biren helburua da bekadun izango direnak genero-harremanen testuinguruan agertzen ari diren ikerketa-gai eta -eremuetara bideratzea eta eremu horietan trebatzea sustatzea, eta gure gizartean balio-aldaketa bat gerta dadin laguntzea. Bestalde beste hirugarren beka baten bidez, oso aitortua den premia bati erantzungo zaio, hots, askotariko bereizkeria jasaten duten edo jasateko arriskuan dauden emakumeen premiak aztertzen eta premia horiei erantzuten aurrera egiteko beharrari.

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 30ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2018. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru bekatarako deialdia arautzen eta onartzen duena.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.