Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideak - Medicus Mundi Bizkaia

Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideak

Data: 2018-10-25 | 2018-10-25
Lekua: Bilboko Hika Ateneoan | Bizkaia
Ordua: 10:00 | 14:00

Emakumeen aurkako indarkeriak kasu askotan komunikabideetan jasotzen duen tratamenduagatik arduratuta, eta gai honen inguruan hausnarketa bat bultzatzeko asmoarekin, medicumundi bizkaiak“Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideak” jardunaldia antolatu du. Ekitaldia urriaren 25ean egingo da, Bilboko Hika Ateneoan 10:00etatik 14:00etara.

Ikuspegi ezberdin baten ekarpena egiteko, ekitaldiak Maria Dolores Marroquinen parte hartzea izango du. Bera Guatemalako La Cuerda elkartetik dator, eta herrialde honetan emakumeenganako indarkeriaz eta egoera hau komunikabideetan nola islatzen den azalduko du.

Jarraian gure ingurukokomunikabideek emakumeen aurkako indarkeria nola jasotzen duten aztertzeko mahai-inguru bat egingo da. Solasaldi honetan Irantzu Varela, kazetaria, feminista eta Faktoria Lilako koordinatzailea; Andrea Momoito, Pikara Magazineko koordinatzailea; Joana Etxano Mugarik Gabe erakundean Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza arduraduna eta Loreto Larunbe, EITBko kazetariak parte hartuko dute.

Eman izena educa.bizkaia@medicusmundi.es  helbidera idatziz.

Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideak - Medicus Mundi Bizkaia

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.