Emakumeen artean kirola sustatzeko egutegirako irudi-lehiaketa - Donostiako Udala

Emakumeen artean kirola sustatzeko egutegirako irudi-lehiaketa

Data: 2018-09-25 | 2018-10-26
Lekua: | Gipuzkoa
Ordua: 00:00 | 23:59

Gipuzkoan urtean zehar egiten diren emakumeei zuzenduriko kirol ekintzak ezagutzera eman; emakumeek hauetan parte hartzea; emakume kirolari ere- dugarriak ikustarazi; eta emakumeek kirol jardueretan parte har dezaten sustatzeko, 2019an egingo den emakumeen kirol jarduerak jasotzen dituen EMAKeko egutegirako argazkiak aukeratzea du helburu lehiaketa honek. Bosgarren urtez, EMAKek, Donostiako Udalarekin elkarlanean, 2019ko egute- gia argitaratuko du. Sarituak diren lanak egutegi honetan argitaratuko dira.

EMAK, emakume kirolarien eta kirolzaleen talde bat gara eta gure helburue- tariko batzuk hurrengo hauek dira: kirol munduko emakumeak ikusaraztea, pairatzen ditugun diskriminazioak salatzea, eremu honetan emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala aldarrikatzea, etab.

1. Parte-hartzea

Lehiaketa hau 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Parte hartzaile bakoitzak irudi bakarra aurkeztu ahal izango du. Irudiak argitaratu gabeak izan behar dute, eta oinarri hauetan ezarritako neurrikoak.

2. Lanen aurkezpena

Lan bakoitza gutun azal batean aurkeztuko dute. Gutun azalean hurrengo datuak azalduko dira:

  • Emakumeen artean kirola sustatzeko egutegirako argazki lehiaketa Gutun azalaren barruan, beste bi gutun azal itxi aurkeztu beharko dituzte.
  • Haietako batean, argazkia egongo da, euskarri digitalean edo/eta pape- rean, kolorez. Euskarri digitalean, JPG, PNG edo TIF formatuak erabil dai- tezke, eta, bereizmena, gutxienez, 300 pixel hazbeteko. Paperean aurkeztuz gero, 15 x 10 cm-koak izango dira.

Ez da onartuko argazki irudia tresna digitalez eraldatzea, irudiaren argazki balioa handitzeko balio badu izan ezik.

  • Bestean, argazkiaren izenburua agertuko da kanpoaldean. Barruan, lehia- kidearen datuak: izen-abizenak, helbide osoa, generoa*, NANa/AlZa/pasa- portea, eta helbide elektronikoa.
  • Generoarena, honela betetzekoa da:
    • Emakumea
    • Gizona
    • Beste generoak (beren burua ez emakumetzat ez gizontzat definitzen duten pertsonak: transexualak, transgeneroak, intersexualak, queer eta abar)

3. Aurkezteko tokia eta epea

Lanak helbide honetan aurkeztuko dira:

  • Donostiako Emakumeen Etxean Okendo, 9
  • 20003 Donostia
  • Epea: 2018ko urriaren 26a, ostirala.

4. Epaimahaia

Epaimahaia Emak-eko 5 kidek eta Donostiako Udaleko Berdintasun Ataleko berdintasun teknikari batek osaturik egongo da.

5. Balorazio irizpideak

Balorazio irizpideak hurrengoak dira:

  • Kirol unea jasotzea (keinu teknikoa, mugimendua eta dinamismoa, plastiko- tasuna eta abar) (0 eta 5 puntu bitartean).
  • Genero estereotipoak apurtzea eta emakumeen gorputz ahalduntzea (0 eta 5 puntu bitartean).
  • Argazkiaren kalitate teknikoa (0 eta 5 puntu bitartean).
  • Modu esplizituan ondokoak aldarrikatzen dituzten argazkiak: emakume kirolarien eskubideak, emakumeak eta gizonak kirol esparruetan berdinak izatea, kirol modalitateetan bazterkeria matxista salatzea (0 eta 5 puntu artean).
  • Argazkia berritzailea izatea irudiaren, diseinuaren, ikuspegiaren eta abarren aldetik (0 eta 5 puntu bitartean).

Epaia ezingo dute aurkaratu, eta Donostiako Udalaren webgunean argitaratuko dute.

6. Sariak

Hauek izango dira sariak:

12 sari, bakoitza, 150 eurokoa.

Saria eman gabe uzteko eskubidea du Donostiako Udalak. Pertsonak berak ezingo du lortu sari bat baino gehiago.

7. Lanen jabetza

Lanen egilea izatea egiaztatzen du lehiaketan partaide izateak.

Donostiako Udalaren jabetza bihurtuko dira saritutako argazkiak, eta horiek erreproduzitu, banatu eta jendaurrean komunikatzekoak ere udalarenak besterik ez dira izango (dena dela, egilearen izena aipatu beharko du Udalak). Eskubide horiek lagatzeak ez dio ematen egileari bestelako ordai- nik eskatzeko eskubiderik.

Partaideak berak dira erantzule hirugarren pertsonen eskubiderik eta irudi eskubideen gaineko inolako erreklamaziorik ez egoteari dagokienez.

Epaimahaiak sariak erabaki eta hilabeteko epea izango dute saritu gabeko lanen jabeek artelanak jasotzeko Berdintasun Atalean. Dena dela, jaso gabeko proposamen guztiekin erakusketa bat antolatzekoa da.

Oinarrietan jaso gabeko zeinahi gorabehera ebazteko ahalmena du Donos- tiako Udalak.

8. Oinarriak onartzea

Lehiaketan parte hartze hutsak oinarri hauek onartzea dakar berekin.

9. Argibide gehiago

  • Donostiako Emakumeen Etxea Berdintasun Atala
  • Okendo, 9
  • 20003 Donostia
  • 94348 34 64 berdintasuna@donostia.eus
  • SAN SEBASTIAN EMAN HEGOAK Berdintasuna EUSKARARl = Igualdad

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.