Ekologistak Martxan-en hitzaldia:

Data: 2011-04-14 | 2011-04-14
Lekua: BIlbo (Ekoetxea)
Ordua: 19:00 | 19:00

EKOESKOLA 2011 kurtsoaren barruan eta Ekologistak Martxan eta Bizizaleak Ingurumen Dokumentazio Zentrutik antolatuta.

Ekoeskola ekologia eta ekologismoari buruzko ikastaroa da, gai pilo bat aztertzen duela hain zuzen ere; aurten klima-aldaketaren arloan zentratzen da gai batzuk aztertuz: nekazaritza, energia nuklearra, zor ekologikoa, errausketa…

Hitzaldiak Ekoetxean (Pelota, 5 – Bilbo) izango dira, iluntzeko 19:00etatik 21:30ak arte.

Apirilak 12, asteartea – HITZALDIA:”Agricultura y cambio climático: retos y oportunidades”, Isabel Bermejo, Ecologistas en Accion-eko Agroekologiaren arloaren kidearen eskutik

Isabel Bermejoren 80. hamarkadatik mugimendu ekologistaren kidea da; hasiera batean baso mediterraneotan eukalipto landaketak gelditzeko borrokan parte hartu zuen. 1990tik 1992 urteraino, Espainiako talde ekologisten ordezkaria izan zen Europar Ingurumen bulegoan. 1994 urtean, World Wildlife Fund.-ren eskutik, “Participación y Desarrollo Sostenible en las Regiones” Europar proiektuaren koordinatzailea izan zen. Ecologistas en Accion-eko kidea da sortu zenetik -1999 urtean- , nekazaritzarekin loturiko gaietan koordinatzailea izanik, eta federakuntza honen idazkaritzan ere parte hartu zuen 2003 tik 2007 raino. 1996Ttk 2007raino, Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatean, Agroekologiaren arloan Biodibertsitatearen irakaslea da.

Apirilak 14, osteguna – HITZALDIA:”Salidas a la crisis climática”,Pablo Cotarelo, Ecologistas en Accion-eko Klima -aldaketaren arloaren kidearen eskutik.

Pablo Cotarelo “Los conflictos sociales del cambio climático”, liburu berriaren idazlea da; bertan azaltzen denez, fenomeno global honen aurrean beste ikuspegi bat eskeintzen da: gu gara klima-aldaketaren sortzaileak eta pairatzen ditugunak ere. Klima – aldaketa errronka soziala da, ezin dugula alde batera utzi eta aurre egin behar duguna.


Programazio osoa konsultatzeko: www.ekologistakmartxan.org


Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .