eatthink

EAThink: atzerrian bizi izan diren gazteei zuzenduriko ikastaro eta boluntariotza

Data: 2016-11-05 | 2016-11-19
Lekua: Donostiako Kutxa Ekogunean | Gipuzkoa
Ordua: 10:00 | 11:00

Kaixo gazte!!

Atzerrian bizi edo ibili zara eta zure esperientzia partekatu nahi duzu?

Zuk ikusi eta bizitakoa euskal gazteek duten munduaren ikuspegia aldatzeko baliagarria izan daitekeela uste duzu?

Garapenerako Hezkuntza proiektu baten parte izan nahi duzu?

Euskal Fondoak kudeatutako EAThink “bertokoa jan, mundua buruan” proiektuak aukera paregabea eskaintzen dizu!!

  • Zer eskaintzen da? Euren atzerriko esperientzia trukatu nahi duten gazteei zuzenduriko dohaineko ikastaro bat eta 2016-17 ikastaroan zehar ikastetxeetan antolatzen diren tailer parte-hartzaile eta ekintzaileetan parte hartzeko aukera.
  • Nork hartu dezake parte? 18-29 urteko gazteak, atzerrian bizi izan direnak edo atzerrira bidaiatu dutenak, gureak ez diren bizimodu eta errealitateak ezagutu dituztenak.
  • Noiz eta non izango da? 3 larunbateko iraupena izango du: azaroak 5, 12 eta 19 Donostiako Kutxa Ekogunean, 10:00etatik 14:00etara. Horretaz gain, ikaskideekin batera bazkaltzeko dohaineko aukera emango da. Bidaiak ere gure kontu.
  • Zertan da ikastaroa? Garapen jasangarriarekin loturiko gaiak landuko dira, bereziki gaur egungo elikadura ereduaren interdependentzia globala jorratuz. Horrekin batera, parte hartzaile bakoitzaren esperientziari loturiko sentzibilizazio dinamikak diseinatuko dira. Informazio gehiago atxikituriko dokumentuan.

Ikastaroan izen emate eta parte hartzeak ez dizu inolako kostu ekonomikorik suposatuko!! Ikastarora joateko bidai eta dietak ere EAThink proiektuaren esku joango dira (kontsultatu guri baldintzak).

Jarri zaitez gurekin kontaktuan lehenbailehen eathink2015@euskalfondoa.org helbidera idatziz, izen emateko edota edozein zalantza sortzen bazaizu.

http://eathink2015.org/es/euskera-atzerriko-esperientzia-trukatu-nahi-duten-gazteei-zuzenduriko-dohaineko-ikastaroa-hemen-da/

Animatu zaitez!! Zure zain gaude!!

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.