‘Drogei buruz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara?’ ikastaroan izena emateko epea zabalik

Data: 2017-12-04 | 2017-12-20
Lekua: | Bizkaia
Ordua: 00:00 | 23:59

Ikastaroa Bilbon izango da 2018ko urtarrilaren 24an, 31n eta otsailaren 7an

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Drogei buruz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara? Gazteekin erabilgarriak izan daitezkeen lan tresnak‘ ikastaroa. Kurtsoa Estibaliz Ansotegi Guruziagak, psikologian lizentziatua, Ortzadar enpresako osasun eta adikzioak prebenitzeko programen koordinatzaileak, emango du.

Noiz eta non:

  • Bilbo: GEBren egoitza. Uriortu kalea 11, behea, 2018ko urtarrilaren 24an, 31n eta otsailaren 7an. FORMULARIOA 2017ko abenduaren 4tik 20ra
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

FORMULARIOA

Triptiko informatiboa (pdf, 708 kb). Ikastaroa GAZTELERAZ izango da.

 Helburuak:

  • Gizarte eragileei, alkohola eta beste substantzien kontsumoarekin lotuta dauden arriskuei buruzko informazioa eta prestakuntza eman.
  • Arrisku murrizketa bultzatzen dituzten estrategiak eskaini, baita arrisku egoerarekin hasi baino lehen, bitartean eta ondorengo zainketak eman.
  • Substantzien kontsumoaz prebenitzeko, beraien mezuak zein garrantzitsuak izan daitezkeen landu.

 Ikastaroan parte-hartzea DOAKOA izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko abenduaren 4an indarrean jarriko dugun FORMULARIOA bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2017ko abenduaren 4tik 20ra
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan…). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.
Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .