Drogei buruz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara? ikastaroa - GEB

Drogei buruz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara? Gazteekin erabilgarriak izan daitezkeen lan tresnak’ ikastaroa

Data: 2017-10-03 | 2017-10-17
Lekua: GEBren egoitza. Uriortu kalea 11, behea (Bilbo) | Bizkaia
Ordua: 00:00 | 23:59

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Drogei buruz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara? Gazteekin erabilgarriak izan daitezkeen lan tresnak’ ikastaroa urrirako. Kurtsoa Estibaliz Ansotegi Guruziagak, psikologian lizentziatua, Ortzadar enpresako osasun eta adikzioak prebenitzeko programen koordinatzaileak, emango du.   

Izena emateko epea irailaren 8tik 22ra izango da eta Ikastaroa Bilbon, urriaren 3an, 10ean eta 17an egingo da 9etatik 14etara, gaztelaniaz. Behin izena emanda email bat bidaliko dizute jaso dutela esanez, eta, lekua lortu duzun ala ez beranduago jakinaraziko dizute. Informazio guztia hemen duzu.

Era berean azken berriak Facebook eta Twitterren ikusi ahal dituzu.

Helburuak:

  • Gizarte eragileei, alkohola eta beste substantzien kontsumoarekin lotuta dauden arriskuei buruzko informazioa eta prestakuntza eman.
  • Arrisku murrizketa bultzatzen dituzten estrategiak eskaini, baita arrisku egoerarekin hasi baino lehen, bitartean eta ondorengo zainketak eman.
  • Substantzien kontsumoaz prebenitzeko, beraien mezuak zein garrantzitsuak izan daitezkeen landu.

 Triptiko informatiboa (pdf, 1 Mb). Ikastaroa GAZTELERAZ izango da.

 Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko irailaren 8an indarrean jarriko dugun formularioa bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatubotoia).

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .