Cáritasera bisita gidatua

Data: 2010-10-27 | 2010-10-27
Lekua: Donostia
Ordua: 16:00 | 16:00

Cáritas-en mezua:

Kaixo adiskide.

Datorren asteazkenean, URRIAK 27, Caritaseko egoitza batzuk ezagutzeko bisita gidatu bat egingo dugu. Langile eta boluntarioen ordezkaritza batek, egunero egiten duten lanaren berri emango dute. Hona ordutegia eta egoitzak:


– Bilgunea. ATEGORRIETAko ORDULARIA, arratsaldeko 16:00etan.

– 16:15 LAGUNTZA ETXEA (inmigranteen harrera zentroa).

– 17:15 LAMORUS (trebakuntza eta langintza sustatzeko egoitza).

– 18:30 ATERPE (etxerik gabekoen harrera zentroa).

Egoitzetan egiten den lana ezagutzeko interesa izanez gero, hots egidazu izena emateko (943 44 07 44) edota idatzi ezaidazu (borondat@caritasgi.org) urriaren 26a (asteartea) baino lehen: era honetan, datorren asteazkenean, zenbat lagun izango garen jakingo dugu.

Caritasek behar den adina ezagutzen ez den errealitate sozial baten berri eman nahi du. ESKERRIK ASKO!!!

Zure albisteen zain, ondo izan eta eutsi goiari!


Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .