"Giza Eskubideen urraketen biktimekiko elkartasuna lantzen" mahai-ingurua San Telmo Museoan

“Giza Eskubideen urraketen biktimekiko elkartasuna lantzen” mahai-ingurua San Telmo Museoan

Data: 2018-05-21 | 2018-05-21
Lekua: San Telmo museoa | Gipuzkoa
Ordua: 18:00 | 19:30

Donostiako Udalak terrorismoaren biktimekin elkarlanean eta indarkeriaren zentzugabekeriari irtenbide bat ematearen alde lan egiteko “Giza Eskubideen urraketen biktimekiko elkartasuna lantzen” mahai-ingurua antolatu du San Telmo Museoan maiatzaren 21ean arratsaldeko 18etatik 19:30era.

Memoriaren transmisioak lan-eremu honetan duen garrantziaren jakitun, Euskadin jasandako indarkeriaren memoria sustatu nahi da, zehazki gazteengana nola heldu den. Goizean eskainiko den formakuntzaz gain, arratsaldean aipatutako mahai-ingurua egingo da. Bertan izango da Irene Gantxegi, EGK-ko bake eta bizikidetza teknikaria, gure lana azalduz. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) 30 urte luzez gaia nola jorratuko dugun izango du mintzagai, arreta berezia ezarriz 2014 eta 2016 bitartean gazteekin memoriaren transmisioa nola landu dugun. Ideia konkretu bat egitearren, ibilbide hau laburtzen dituen liburua eta dokumentala ikus ditzakezu.

Edozertarako, bakea@egk.org helbidera idatz dezakezu. Eta, noski, astelehenean San Telmon ikusiko garela espero dugu.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .