Bideo lehiaketa: RECacciona: gazteok enplegu duina!

Data: 2014-05-30 | 2014-05-30
Lekua:
Ordua: 00:00 | 00:00

kartela

Noizbait galdetu al diozu zure buruari zergatik ote dauden orokorrean hain gaizki ordainduta gazteoi eskaintzen dizkiguten enpleguak?

Zergatik eskaintzen dizkiguten kontratuak laburrak ala atzerrian diren?

Zergatik hainbeste eskaintzek dute praktika edo beka aurrezkia?

Gazte bezala, enplegu duina izateko aukerarik ez duzula sentitzen al duzu?

Zuri ere iruditzen zaizu zure inguruko jende gaztea lan-prekarietate egoera batean bizi dela?

Honi guztiari aurre egiteko proposamenak okurritzen al zaizkizu?

Adierazi ezazu bideo batean!

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik, bideo lehiaketa abiatu dugu, “RECacciona. Gazteok enplegu duina!” lelopean. Hauxe da nahi duguna: gazteontzat enplegu duina sustatzeak duen garrantzia erakutsi dezazuela pertsona eta elkarte ezberdinek, zuen erara. Gure helburua, azken finean, gazteriaren lan egoera hobetzeko indarrak batzea da, eta gazteok enplegu duintzat ulertzen dugula ezagutaraztea.

Animatzen al zara?

  • Gutxienez bi pertsonaz osatutako taldea osatu.
  • Izen-emate orria bete.
  • Gehienez lau minutuko iraupena duen bideoa egin.
  • Youtube-ra igo ezazu, bidali lotura komunika@egk.eus helbidera eta bidali kopia bat DVDan Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko edozein egoitzetara, maiatzaren 30a baino lehen.

Klik egin OINARRIAK irakurtzeko:

oinarriak RECacciona 2014

Zalantzaren bat izatekotan, komunika@egk.eus helbidean gaituzu. Zorte on!

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.