Bideo lehiaketa: “Europame, esaiezu zer pentsatzen duzun”

Data: 2018-11-14 | 2018-11-14
Lekua:
Ordua: 00:00 | 00:00

Zeren ingurukoa da lehiaketa?

Europame- Esaiezu zer pentsatzen duzun lehiaketak euskal gazteriak Europar Batasunaren inguruan duen ikuskera islatzen duten bideoak bilatzen ditu, Europar Batasunaren inguruan hausnartzen dutenak, zein modutan eragiten duen honek gure eguneroko bizitzan, zein nolako garrantzia duen eta etorkizuneko Europa nolakoa izan beharko zukeen.

Nork har dezake parte?

Adin nagusiko pertsonak (18 eta 35 urte bitartekoak – 1978ko urtarrila eta 1995ko maiatza bitartean jaioak) eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi ohi direnak. Parte-hartzea doakoa da.

Nolakoak izan behar dute bideoek?

• Telefono mugikorrekin grabatutako jatorrizko eta argitaragabeko bideoak izan behar dute.
• Euskaraz, gaztelaniaz edota bi hizkuntzetan aurkez daitezke, baita azpitituluekin ere.
• Kredituak barne, gehienez 59 segundutako iraupena izan behar dute.
• YouTubek onartzen dituen formatuetako batean aurkeztu behar dira.

 Aurkezteko epea

2013ko maiatzaren 6 eta ekainaren 6 bitartean (biak barne) parte-hartzaileek bere bideoak aurkezteko aukera izando dute.

Sariak
Bi sari banatuko dira:
• Publikoaren Saria:
Irabazlea publikoaren boto gehien jasotzen dituen bideoa izango da. Irabazleak iPad bat eta bi pertsonentzako Interraileko Global Pass txartelak irabaziko ditu.
• Epaimahaiaren Saria:
Epaimahaiak irabazle bat aukeratuko du. Irabazleak iPad bat eta bi pertsonentzako Interraileko Global Pass txartelak irabaziko ditu.
Enable Images

info+

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.