Beldur Barik Jarrera hedatzeko bi laborategi Kontadoresen

Beldur Barik Jarrera hedatzeko bi laborategi Kontadoresen

Data: 2017-10-06 | 2017-10-07
Lekua: Kontadores zentroa | Gipuzkoa
Ordua: 09:05 | 09:05

Kontadoresek gazteei zuzendutako bi laborategi programatu ditu 2017ko urriaren 6an eta 7an, Beldur Barik Jarrera gazteen artean hedatzeko helburuarekin

Kontadores Zentroak Beldur Barik Jarrera hedatuko du gazteen artean, neskentzako Autodefentsa feminista landuz eta gizonentzako desahalduntzeko klown tailer baten bitartez. Beldur Barik Jarrera indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko. Tailer hauek antolatu dira Donostiako udaleko Kontadores Zentroa, Gazteria Bulegoa eta Berdintasun Bulegoaren elkarlanari esker.

Jarraian bi tailerren inguruko informazio zehatza ageri da: gaiak, ordutegiak, plaza kopurua eta izena emateko modua:

AUTODEFENTSA FEMINISTA

Tailerraren helburua da emakumeok indarkeriarekiko ditugun bizipenak konpartitu eta biltzea. Esperientziak partekatu eta iritzi trukaketa egitea. Elkar entzutea eta beldur eta emozioei buruz lasai hitz egiteko tartea eta espazioa eskaintzea. Indarkeria egoerak, eraso mota ezberdinen identifikazioa eta indarkeriaren definizioa taldean lantzea. Autodefentsaz aritzea eta autodefentsaz ulertzen duguna elkarrekin aztertu eta erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea. Erantzun, alternatiba eta estrategietan sakontzea. Bai banaka martxan jarri beharreko eta baita ere kolektiboki eraiki beharreko erantzun, dinamika eta alternatibak pentsatu.

  • Dinamizatzailea: Emagin Elkartea
  • Datak eta ordutegia: urriaren 6an eta 7an, 17:00-21:00.
  • Egunak: ostirala eta larunbata.
  • Plaza kopurua: 20
  • Hizkuntza: euskara
  • Adina: 18 eta 30 urte bitartean
  • Prezioa: Sarrera dohainik. Aldez aurretik izena eman behar da.
  • Info+

GIZONAK DESAHALDUNDUTZEKO KLOWN TAILERRA: ‘GALTZEN IKASI’

Klown diziplinan sarrera bat egin ostean, gizonen irabazle eta bereganatze rolei buruz hausnarketa egingo da. Horrez gain, tailerraren beste helburu garrantzitsuenetako bat da Zipriztitzen-Berdintasunaren Aldeko Gizon Taldea ezagutzera ematea eta gizonek borroka feministan inplikatzeko beharra ikustaraztea. Hala, hainbat dinamikaren bitartez talde hausnarketa egingo da luma heterosexualaz, batzar mistoetan parte-hartzeaz, goizaldean kaletik lasai paseatu ahal izateaz, espazioaren okupazioaz, protagonismoaz… Ohiko hitzaldia baino talde hausnarketa izango da. Eta jarraian dinamika eta gaiak mahai gainean jarriko dira.

  • Dinamizatzailea: Zipriztintzen taldeko kide den Juanma Rodriguez
  • Datak eta ordutegia: urriaren 6an eta 7an, 17:00-21:00.
  • Egunak: ostirala eta larunbata.
  • Plaza kopurua: 20
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Adina: 18 eta 30 urte bitartean
  • Prezioa: sarrera dohainik. Aldez aurretik izena eman behar da.
  • Info+

IZEN EMATEAK ETA INFORMAZIOA

Izen ematea webgunean bertan egin daiteke. Eman izena hemen. Izen ematea zabalik izango da irailaren 20tik urriaren 3ra arte.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .