Truke azoka

Badator berriro TRUKE MERKATUA!

Data: 2017-01-27 | 2017-02-03
Lekua: Barakaldoko Gazte Bulegoa | Bizkaia
Ordua: 00:00 | 23:59

Badator berriro…. TRUKE MERKATUA! Gazte Bulegotik animatu nahi zaituztegu, erabiltzen ez duzuen arropa eta osagarriak hona ekartzera. Zertarako? Truke merkatua gauzatzeko! Ondoren, jantziak eta katuentzako janaria trukatuko dira. Hau da, gustatzen zaizuen edozein jantzi hartzeko katuentzako janari pakete bat utzi beharko duzue. Lortzen dugun janaria, Barakaldoko LAGUNAK animalia elkartearentzat izango da.

Truke merkatua: nola hartu dezaket parte?

– Erabiltzen ez dudan arropa Gazte Bulegora ekartzen (egoera onean dauden gauzak, mesedez). Urtarrilaren  27ra arte, 10:00-14:00 eta 17:00-20:00.

– Bildutako arropa begiratzen eta trukean parte hartzen. Otsailak 1, 2 eta 3, 10:00-14:00 eta 17:00-20:00.

– Ezinezkoa izango da dirua erabiltzea.

– Boluntarioa izaten merkatuan.

Zalantzak izatekotan, harremanetan jarri gurekin: 94 478 95 96 / 688 63 99 35

Eskerrik asko! Guztion artean posiblea da! Zabaldu!

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.