XXII. Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako Martxa

Data: 2018-03-21 | 2018-03-25
Lekua: | Gipuzkoa
Ordua: 11:00 | 13:30

Urtero bezala aurten ere XXII. Edizioak beteko duen Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako Martxa iristear dago.

Datorren martxoaren 25ean, igandea, ospatuko dugu eta aurtengo gaia, etxeko langileak diren emakume etorkinen egoera kaleratzea da “langileak, ez neskameak” lelopean.

Aurtengo martxa, ez da Trintxerpetik Donostiako Boulevard-era izango. Gipuzkoako Plazatik irtengo gara (Boulevard-etik pasa, Hernani kalera, gero, askatasun etorbidera, Okendo kaletik pasa eta berriro Boulevard-era Gipuzkoako plazaraino).

Gainera, aurten, martxaren aurretik, hainbat ekintza (informazio puntuak, erakusketa, mahaia, parte hartze ekintzak…) egitera gonbidatzen zaituztegu.

Beraz, ekintzak 11:30etatik 12:30etara izango dira eta martxa 12:30etatik 13:30etara.

Prentsaurrekoa, martxoaren 21, ostegunean, izango da goizeko 11.00etan Koldo Mitxelenaren Areto Nagusian.

Emailaren batera, aurtengo manifestua atxikitzen dizuegu eta bai honekin eta bai Martxarekin ere bat egitera gonbidatzen zaituztegu. ZUEN ATXIKIMENDUAREN EZEZKOA BADA, esatea animatzen zaituztegu datorren otsailaren 16an epe muga izanik.

Aurrerago esango dizuegu erabiliko ditugun materialen gastuak ordaintzeko elkarte bakoitzeko diru-ekarpena (gehien bat sinbolikoa) zein den.

Atxikimendu ezak edo-ta ekintzak antolatzeko bateratzeko helbidea (fatima.fernandez@sosracismo.eu) eta teléfono zenbakia (943 32 18 11) bakarra ematen dizuegu.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.