Antzerki erakustaldia Kontadoresen (maiatzak 25). Muestra de teatro el 25 de mayo

Antzerki erakustaldia Kontadoresen (maiatzak 25)

Data: 2019-05-25 | 2019-05-25
Lekua: Kontadores Gazte Zentroa (Pasai San Pedro Hiribidea, 13). Donostia | Gipuzkoa
Ordua: 18:30 | 20:25

Kontadoresetik maiatzaren 25erako antzerki erakustaldia antolatu dute. Arratsaldeko 18:30ean izango da eta keinuen bidezko lengoaian eta gaztelaniaz eskainiko da. Ultramarino Payasoren eskutik eskainiko da.

Agenda bere osotasunean hemen kontsulta dezakezu. Informazio gehiago jakin nahi baduzu deitu 943483476 zenbakira edo idatzi kontadores@donostia.eus helbide elektronikora

Kontadoreseko eskaintza

Horretaz gain, Kontadoresen Donostiako eta inguruko gazteentzako sekulako aukerak eskaintzen dira, besteak beste:

  • Artearen historia hackeatu laborategia
  • Kale Antzerkia Trapu Zaharra taldearen eskutik laborategia
  • Hasiberrientzat zirkua (16 eta 25 urte bitartekoentzat) laborategia
  • Burnout sindromeari buruzko hitzaldia ekainak 13, 18 eta 21ean. Laster informazio gehiago

Eta urte bukaerako festari ere bueltak ematen ari dira. Nolakoa izatea nahiko zenuke Kontafesta? Ziur zure ekarpenak gogoz entzungo dituztela

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.