Aniztasunean bizikidetza tailerrak - Barakaldoko Gazte Bulegoa

Aniztasunean bizikidetza tailerrak

Data: 2017-03-31 | 2017-04-08
Lekua: Barakaldoko Gazte Bulegoa | Bizkaia
Ordua: 00:00 | 23:59

18 eta 35 urte artean duzu eta Aniztasunean bizikidetzari buruz gehiago jakin nahi duzu? Barakaldoko Gazte Bulegotik eta Amedi Elkartearen eskutik, datorren martxoaren 31tik aurrera antolatuko dituzten Aniztasunean bizikidetza tailerretan parte hartzera animatzen  zaituzte. Lehen saio horren ostean, gainera, beste bi izango dira: apirilaren 1ean eta apirilaren 8an. Hauen helburua auzo eta udaletan eztabaidatzea, hausnartzea eta Bizikidetza sortzen jarraitzeko prisma berriak irekitzea da.

Edozein zalantza edo galdera izanez gero aipatutako tailerren inguruan ez izan lotsarik eta jarri haiekin harremanetan gaztebulegoa@barakaldo.org helbide elektronikoaren edo, harreman zuzenagoa nahi baduzu, 662 425 662 – 670 745 032 telefonoen bitartez.

Ez galdu aukera eta eman izena!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .