Aniztasun afektibo sexuala lantzeko tailerrak Gaztelekuetan - Donostiako Udala

Aniztasun afektibo sexuala lantzeko tailerrak Gaztelekuetan

Data: 2017-11-10 | 2017-11-18
Lekua: Donostiako Gaztelekuak | Gipuzkoa
Ordua: 00:00 | 23:59

Aniztasun afektibo sexuala lantzeko tailerrak Gaztelekuetan. Gero eta gizarte askotariko batean bizi gara, dela etnia, erlijioa, egoera soziala,… baina baita ere orientazio sexual eta genero identitateari dagokionez. Ondorioz, garrantzitsua da haurrak eta nerabeak aniztasun afektibo sexual horren inguruan heztea, modu horretan LGTBI kolektiboaren zein matxismoak sortzen dituen arazoen inguruko lanketa eginez.

Helburu horrekin, Gehituk (Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkartea) Donostiako Gaztelekuetan hainbat ekintza burutuko ditu hilabete honetan zehar.

12-17 urte bitarteko nerabeek “Aniztasun afektibo sexuala” tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Arazoei irtenbide egokiena komunitateak eman diezaieke, modu kolektibo batean, eta, ondorioz, hezkuntza formalean egin daitekeen lanaz gain, ezinbestekoa da hezkuntza ez formalean ere esku hartzea, Gaztelekuetan antolatu diren tailer hauetan egingo den moduan.

Hauek izango dira Gaztelekuetako ekintzen datak:

Ekitaldi guztiak www.donostia.eus/Gaztelekuak ikusteko aukera duzue.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.