AHT Gelditu Elkarlanak deitutako manifestazioa

Data: 2011-10-01 | 2011-10-01
Lekua: Gasteiz (Bilbao plaza)
Ordua: 18:00 | 18:00

AHT Gelditu! Elkarlanaren prentsa-oharra:

Urbinako manifestaldian atxilotutako AHT-ren aurkako kideei egingo zaien epaiketa salatzeko, MANIFESTAZION NAZIONALA ETA AUTOINKULPAZIO KANPAÑA MASIBOA antolatzen ditu AHT Gelditu! Elkarlanak honako lelopean: URBINA BERRESKURATU!!, AHT GELDITU!! EPAIKETARIK EZ!!

1. Urbinako manifestaldian atxilotutako 6 lagunei epaiketa.

Datorren urriak 5-ean, Gasteizko Entzutegi Probintzialean, goizeko 9:30tan,2009-ko urtarrilaren 17-an, AHT-ren aurka Urbinan egindako manifestaldi nazionalaren ondorengo gertaeren gaineko epaiketa egingo da.Epaituriko 6 lagunei eskatzen zaizkien kartzela zigorrak 2 urtetik 4 urteraino doaz.Hau dela eta,AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioak egingo ditu, bi helbururekin, batetik AHT-ren aurkako aldarri soziala agertzea eta bestetik epaituriko pertsonei elkartasuna helaraztea.Horretarako urriak 1-an Urbinatik- Gasteiz-era arteko martxa eta arratsaldean Gasteiz-en AHT-ren aurkako manifestaldi nazionala antolatu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak, honako lelopean:” URBINA BERRESKURATU!,AHT GELDITU!!, EPAIKETARIK EZ!! “

Gogoratuko duzuenez, manifestaldi hartan, adin guztietako 3000 baino gehiago pertsonek hartu zuten parte, horietatik herri mugimenduko hainbat eragile (eragile ezberdinetako kide, hautetsiak, sindikatuak, AHT-ak zuzenki kaltetuak, elkartasuna adieraztera etorritako beste herrialdetako hainbat lagun…). Manifestaldia arazorik gabe joan zen Urbinatik herriaren ondoan dagoen obra-gune bat arte, beste batzuen artean manifestaldiak eraikuntza lanen ondorioz herriak pairatzen ari zuen txikizioa salatzea baitzuen helburu.Manifestaldia bukatu ondoren hainbat eta hainbat manifestarik obra-gunean “sentada” masibo bat egin zuten AHT-ren kalteak salatzeko asmoz.Handik gutxira Ertzaintzaren furgonetak azaldu ziren ( baita helikoptero bat ere) manifestarien aurka gogor “kargatuz” eta hainbat eta hainbat lagun zaurituz. Minutu gutxiren buruan Ertzaintzak Urbinako herria guztiz “okupaturik” zuen, bertako bizilagunen eta AHT-ren aurkako mugimenduko kideen aurka gogorki oldartuz. Ertzaintzaren jokabide onartezin honen ondorioz 8 lagun atxilotuak izan ziren, hamarnaka lagun zaurituak izan ziren, horietatik 8 erietxera eta 1 ospitaleratu behar izan zutelarik, ehundaka pertsona identifikatuak izan ziren..
Orduko hartan salatu genuen eta berriro ere salatzen dugu, egun horretan Ertzantzak Urbinan erakutsitako jarrera ez zela kasualitatearen ondorio izan,bere garairik indartsuenean zegoen AHT-ren oposizioa kriminalizatu eta eskarmentua emateko helburu nabaria zuen jokabidea izan zen hura.

Gogoan izan, gertaera haiek Entzutegi Nazionalean epaituak izan zitezen saiakera, azkenik gertatu ez bazen ere, edota ELA sindikatuak publikoki egindako adierazpenak, non Ertzaintzak AHT-rekin zerikusia zuen edozein salaketa ekintza, “terrorismotzat” jotzeko agindua baitzuen. Gertaera haietatik bi urte luze joan direnean AHT-ren aurkako mugimenduaren aurkako kriminalizazio eta jazarpenak bere horretan jarraitu eta jarraitzen duela ozen salatu nahi dugu, eta AHT-ren egitasmoa sustatzen duten indar politikoen erabakien ordain errepresiboa gartzela zigor eskaerak, isun eskandalagarriak, atxiloketak eta errepresioa izan dira eta izaten segitzen dute. Gure delitu bakarra AHT-ren egitasmoa zalantzan jartzea izan da. Halere, hemen jarraitzen dugu, AHT-a egitasmo xahutzailea dela salatuz, lurraldea eta natura suntsitzen dituen egitasmo txikitzailea dela salatuz, eta gizartearen gehiengoaren aurka inposatu nahi diguten egitasmoa dela salatuz.AHT-a ez da atzerabueltarik ez duen proiektua, are eta gehiago, egungo egoera ekonomikoak agerian uzten ari baitu azpiegitura honen errentagarritasun eza.

Hau guztiagatik, epaituriko pertsonen kausaren artxibapena eskatzen dugu eta iraila osoan pertsona hauekiko elkartasuna adierazteko autoinkulpazio kanpaina masiboa hasiko dugula adierazten dugu. Honekin batera, urriak 1-an, goizeko 10-tan Urbinan hasi eta Gasteiz-en bukatuko den oinezko martxa eta arratsaldeko 18-tan Gasteizko Bilbo plazatik irtengo den manifestadi nazionala antolatu dugula jakinarazi nahi dugu.Manifestaldi honen leloa: Urbina berreskuratu!, AHT Gelditu! Epaiketarik Ez!! izango da.

2.Abiadura haundiko egitasmoaren egoera egungo testuinguru sozioekonomikoan.
Bukatzeko, azken boladan abiadura haundiko egitasmoen inguruan izandako albisteen inguruan hausnarketa batzuk egin nahi genituzke.Toledo-Cuenca-Albacete lotzen zituen abiadura haundiko lineen etetea eta AHT-ak behar duen diru andanagatik, Madril-Lisboa lotu asmo zituen abiadura haundiko proiektua eta Sevilla-Malagakoa bertan behera geratu dira. Iparraldean egin asmo zituzten zundaketa lanak gutxienez 2013. urterarte etenik geratu dira, frantses estatuko Garraio ministro den Nathalie Kosciusko-Morizet-en joan den astean iragarri zuenez.Albiste guzti hauek, AHT-ren oposizioak hasiera-hasieratik salatu izan duen berresten dute, erainkuntza lobby-en neurrira egindako egitasmo baten aurrean gaudela, diru publikoaren xahutzaile eta ingurumenaren txikitzaile den azpiegitura erraldoi bat dela, eta bideragarritasunik ez duen proiektu sostengaezina dela.

Horregatik, Euskal Herriko zein Espainiar Estatuko Abiadura Haundiko proiektuen arduradunei, erokeri honi amaiera eman diezaioten eskatzen diegu.Ez ditzagun, Jose Blanco-k berriki adierazi duen bezala, zerga igoeren bitartez gizarteak behar ez dituen AHT-a bezalako azpiegiturak finantzatu. Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari gure ondare naturala txikitu eta diru publiko xahutzen dituen egitasmo batean euro bakar bat ere ez gastatzeko eskatzen diegu, are eta gehiago arlo sozialean egiten ari diren murrizketen larritasuna kontuan izanda. Hau ez egitea, gizarteari egiten zaion iseka larria dela deritzogu.

AHT GELDITU ELKARLANA


Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .