Adingabekoa eta genero-indarkeria jardunaldia apirilaren 20an

Data: 2018-04-20 | 2018-04-20
Lekua: CRAI-Liburutegiko Ellacuría Aretoan. Deustuko Unibertsitatea (Abandoibarra). | Bizkaia
Ordua: 09:00 | 13:30

2016an zehar Bizkaiko Foru Aldundiak emakumearen aurkako indarkeriaren emaitzako berariazko arazoari arreta eskaintzeko neurri batzuk jarri zituen abian (kalteak eta seme-alaben gaineko eraginak), eta gizarte arlora ekarri zituen legegileek hala umeak babesteko sisteman nola genero-indarkeriaren aurkako neurri integralei buruzko LOn antolamendu juridikoan ezarri zituzten ardurak. Bi urte igaro ondoren Adingabekoa eta genero-indarkeria jardunaldia antolatzen dugu, zertarako-eta umeengan eragiten dituen kalteen gaian sakontzen jarraitzeko eta arazoari nola ekin ikusteko, horretarako “Txikiak” gure programa pilotuaren bidez zaindu ditugun kasuetako ikerketen emaitza aurkeztuz.

  • 9:00- Egiaztagiriak
  • 9:30- Ongi etorria eta Jardunaldiaren aurkezpena.
    • Teresa Laespada andrea. Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua.
    • Luis Miguel Uruñuela jauna. Berriztu-ko zuzendaria.
  • 9:45–10:45- Txosten nagusia. “Umeen traumaterapia sistemikoa genero-indarkeria sufritzen duten amen seme-alabenganako indarkeriaren ondorioen tratamendu moduan”.
    • Jorge Barudy jauna. Neuropsikiatra eta umeen psikiatra.
  • 10:45–11:45-ATXIKIMENDUAREN TEORIA ETA IKERKUNTZA:
    • «Atxikimendu-estiloak genero-indarkeriaren biktima diren adingabekoengan». Félix Loizaga jauna. Unibertsitateko irakaslea, aditua familia gaietan eta atxikimenduaren teorian.
    • Olatz Soldevilla andrea. Berriztu-ko psikologoa.
    • Moderatzailea: Oscar Seco jauna. BFA. Gizarte Inklusioa Sustatzeko zuzendari nagusia.
  • 11:45–12:15- Atsedena/kafea.
  • 12:15–13:30- Mahai-ingurua. GENERO- INDARKERIA ADINGABEKOENGAN
    • Juan Luis Ibarra jauna. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko burua.
    • Manuel Lezertua jauna. Arartekoa.
    • Mercedes Martínez andrea. Pedagogoa, Berriztu-ko genero-indarkeria zerbitzuen arduraduna.
    • Save The Children. Oscar Seco jauna.
      BFA. Gizarte Inklusioa Sustatzeko zuzendari nagusia.
    • Moderatzailea: María Guijarro andrea. BFA. Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako zuzendari nagusia.
  • 13:30- Amaiera
    • María Guijarro andrea. BFA. Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako zuzendari nagusia.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren proposamen hau zure interesekoa izatea gustatuko litzaiguke. Inskripzioa doakoa da eta plaza erreserbatu behar da datu pertsonalak honako posta-helbide honetara igorrita: gizartegune@bizkaia.eus. 94.406.72.21.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.