“2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Plan berria: etxebizitza eskuratzeko bide eraginkor eta jasangarri baten aldeko beste urrats bat” jardunaldia

Data: 2017-11-23 | 2017-11-23
Lekua: Yimby aretoa (Ercilla kalean, 24, 1.a, 48011 Bilbao) | Bizkaia
Ordua: 09:00 | 14:00

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari atxikita dagoen Etxebizitzaren Euskal Behatokiak “2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Plan berria: etxebizitza eskuratzeko bide eraginkor eta jasangarri baten aldeko beste urrats bat” jardunaldia antolatu du. Hona hemen xehetasunak:

  • 2017ko azaroaren 23a, osteguna, 9:00
  • Yimby aretoa (Ercilla kalean, 24, 1.a, 48011 Bilbao)

Jardunaldi horren helburu nagusia da 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Plan berriaren jarduera-ildo nagusiak aurkeztu eta kontrastatzea; izan ere, datozen hiru urteetan Eusko Jaurlaritzak Etxebizitzaren arloan izango duen dokumentu estrategikoa izango da. Plan horrek EAEko herritarren, sektoreko profesionalen, akademikoen eta erakundeetako teknikarien ezagutza eta esperientzia jasoko ditu, baita parte hartu nahi izan duten guztiena ere. Horretarako, komunikaziorako eta partaidetzarako kanal irekiak jarri dira edonoren esku.

Jardunaldi hori Euskadin etxebizitzarekin harremana duten eragileei dago zuzenduta, hala nola Eusko Jaurlaritzako eta toki-erakundeetako teknikari zein politikariei, higiezinen sektoreari, herritarren plataformei, legelariei, finantza-erakundeei, eta abarrei.

Atsegin handiz hartuko genituzke zure presentzia eta parte-hartzea. Egitaraua ezagutzeko eta izena emateko sakatu hemen.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .