Lesbianen Ikusgarritasuna lan-esparruan

Data: 2017-11-30 | 2017-11-30
Lekua: La Bolsa. Pelota kalea, 10. Bilbo | Bizkaia
Ordua: 17:00 | 21:00

Gure gaur egungo jendartean, oraindik ere, urria da lesbianen ikusgaitasuna, eta emakumeak ez dira subjektu sexualtzat hartzen. Ikusezintasun hori oztopo handia da gizarte baliabideak besteren baldintza beretan baliatzeko orduan, zeren ikusgai bihurtzeko beldurrak zenbait eskubide baliatzeari uko egitea baitakar sarritan.

Hori horrela, lesbiana askok garesti ordaindu behar izaten dute urte luzetako borrokaren fruitu diren hainbat gizarte eta lege baliabide ezin erabiltzea.

Egoera hori abiapuntu harturik ekin genion  orain aurkezten dizuegun kanpaina hau lantzeari, helburu hauek lortzeko asmoz:

  • Emakume lesbianen parte hartze aktiboa sustatu beren lesbianismoarekin eta jendartean ikusgaitasun handiagoa eskuratzearekin zerikusia duten gaietan.
  • Politikan eragiteko jarduerak burutu, botere-taldeak (alderdi politikoak) inplika daitezen ikusgaitasun lesbikoa esparru publikoetan areagotuko duten politikak garatzerakoan.
  • Oinarrizko agiri bat landu, non lesbianen ikusgaitasun urriarekin loturiko arazoak aipatuko diren eta horiek ezabatzeko proposamenak egingo.

Horixe duzu Aldartetik antolatutako Lesbianen Ikusgarritasuna lan-esparruan jardunaldiaren helburua.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .